Berria

    Gure laborategiak, INTERTEKen ASTA ziurtagirirako aitortzaren jabe

    2018ko maiatzaren 4a

    Behe-tentsioko aparatuetarako IEC 61439 arauei aplikatzen zaie

    INTERTEK erakunde egiaztagiri-emaileak eta TECNALIA saiakuntza-laborategi ziurtatu eta aitortuak elkarrekin zenbait proiektu jorratu ondoren azken urteotan, gure laborategiek ASTA markaren ziurtagirirako RTL —Recognized Testing Laboratory— aitorpen ofiziala jaso dute. Ikuskapen tekniko bat egin eta ziurtagiri ofiziala onetsi eta eman ondoren amaitu zen prozesua.

    Lehen fase honetan, behe-tentsioko aparatuetarako IEC 61439 arau-multzoari aplikatzen zaio aitortza. Dena dela, alde biek berenganatu dute elkarlanean jarraitzeko konpromisoa behe-tentsioko eta tentsio ertaineko beste produktu batzuetan, merkatuan horretarako aukerarik sortu orduko.

    Hitzarmen eta aitortza horiek sendotu egingo dute INTERTEKen eta TECNALIAren arteko lankidetza, batez ere Ekialde Ertaineko merkatuan, non bi erakundeok oso aintzat hartzen dituzten hango konpainiek eta agintariek.

     

    asta logo                           INTERTEK  TECNALIA

      

    Harremanetarako:

    Aitor Kortajarena

    Electrical lab_Services-eko zuzendaria

    TECNALIA