Berria

    Hiru produktu aurkeztuko ditugu JEC Connect-en, automobilgintzaren eta aeronautikaren sektorearen lehiakortasuna areagotzeko

    2021ko uztailaren 6a

    Pedal de pieza

    Hala, gure produktuak nazioartekotzeko bidean aurrera egiten dugu, punta-puntako enpresetan material konposatu eta konpositeekiko interesa piztuz

    JEC Connect 2021 azoka birtualean, automobilgintza- eta aeronautika-sektoreko enpresen lehiakortasuna areagotzeko garatutako hiru produktu aurkeztu ditugu.

    Topaketa honetan, hauek erakutsiko ditugu: karbono-zuntz birziklatuarekin indartutako plastikozko pedal-euskarria, BATZ enpresarekin batera FiberEuse proiektuaren barruan egina; tren-bagoiaren zoruaren eskalako egitura, autoklabetik kanpo konposatutako material hibridoetan oinarritutako tren-ibilgailuen egituren kontzeptu berritzaileekin diseinatua; eta ate-edergarri bat, sentsore kapsulatuak dituena, zeinak argia integratzen baitu kableatua kenduta.

    Hala, gure produktuak nazioartekotzeko bidean aurrera egiten dugu, punta-puntako enpresetan material konposatu eta konpositeekiko interesa piztuz.