
Berria
Berria
2020ko otsailaren 17a
Azken 20 urteotan, ENVASES lankidetzan aritu da gurekin, eta gure bazkide teknologiko bihurtu da
ENVASES METALURGICOS DE ÁLAVA familia-enpresa bat da, aluminiozko ontzi jasangarriagoak diseinatzen eta fabrikatzen dituena, eta 20 urte baino gehiago daramatza gurekin lankidetzan, I+Gko inbertsioa indartzeko. Gure bazkide teknologiko bihurtu da, eta modu aktiboan hartzen du parte produktua eta fabrikazio-prozesua berritzeko eta hobetzeko ezagutzaren garapenean.
1999an hasi zen lankidetza, Envases enpresari merkatuan ontzi berri bat sartzeko aukera eman zion proiektu bat garatuz; horren ondorioz, patente bateratu bat sortu zen.
Gainera, lankidetza horri esker, zenbait teknologia garatu eta patentatu dira, ENVASESen bezeroei produktu esklusiboak eta pertsonalizatuak eskaini ahal izateko: balio erantsi handia dute, eta, aldi berean, babestuta daude merkatu konbentzionaletan gero eta ohikoagoak diren faltsifikazioetatik.
Teknologia horietako bat Embossing deformazio-teknologia da, azken produktuaren egiazkotasuna eta berezitasuna bermatzen dituena.
Proiektu horri esker, posizio pribilegiatua lortu zuen ENVASESek, berrikuntza hori sartu zuen lehen aerosol-fabrikatzailea izan baitzen.
ENVASESen teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustuari esker, Arabako enpresa horrek merkatu berrietan sartzea eta irmo eustea lortu du. Era berean, lankidetza bateratua lagun, Europako merkatu-kuota handitzea espero da.