"Hondakin konplexuak baliabide erabilgarri bihurtzen ditugu"
Compositeak fabrikatzeko erabiltzen diren erabilera bakarreko material osagarrien hondakinak balorizatzen ditugu
Material berriak sortzea da erronka, hutsean ontziratzeko poltsak, banaketa-mantak eta ehun bereizleak berrerabilita. Erabilera bakarreko materialak berrerabiltzea da industriak jasangarritasunerako bidean daukan erronka handienetako bat.
Testuinguru horretan sortu zen Implicit. Ekimen horren helburua da hondakinetatik (besteak beste, hutsean gordetzeko poltsetatik, banaketa-mantetatik eta ehun b bereizleetatik) sortu diren eta industrian erabil daitezkeen material berriak garatzea.
- Materialok konposizio konplexua dutenez, birziklatzen zailak dira gaur egun eta, ondorioz, zabortegietan amaitzen dute askotan.
- Implicit proiektuak hondakinok berrerabiltzea ahalbidetzen duten soluzio berritzaileak garatzen ditu egoera hori aldatzeko.
Materialak ahalik eta purutasun-maila handienarekin berreskuratzea
TECNALIAk, Leartikerek, Aimplasek eta Eurecatek jarri dute martxan ekimen hori, enpresa hauekin batera: Solteco, Birziplastik, Faperin eta Industrias Alegre.
Helburu nagusia da teknologia mekaniko, fisiko eta kimikoak konbinatzen dituen birziklatze-prozesu bat sortzea, materialak ahalik eta purutasun-maila handienarekin berreskuratzeko. Horrela lortutako material birziklatu berriak automobilgintzaren sektorerako osagaiak, ehun teknikoak eta hiriko altzarien elementuak fabrikatzeko erabil daitezke, besteak beste.
- Zentro eta enpresa parte-hartzaile bakoitza birziklatzearen balio-katearen fase batez arduratzen da, hondakinen tratamendutik hasi eta azken produktua lortu bitarte.
- Gainera, proiektua Espainiako Material Konposatuen Elkarteak (AEMAC) sustatu du eta Airbusek ere parte hartuko du, zeinak fabrikazio aeronautikoko hondakinak emango baititu.
Aimplaseko birziklatze kimikoko ikerlari Pau Manclúsek honako hau azpimarratu du: “proiektuak erakusten du posible dela hondakin konplexuak baliabide erabilgarri bihurtzea, hala materialon bizi-zikloa itxiz, eta sektore gakotan ingurunearekiko inpaktua murrizten lagun dezakegula ”.
*Implicit ekimenak CDTIren eta Feder funtsen finantzaketa jaso du.
