"Akademia hau profesionalak gaitasun digital berrietan trebatzera dedikatzen da"
"Smart Grids Academy" programa indartzen dugu, Iberdrolarekin eta GAIArekin elkarlanean
Global Smart Grids Innovation Hub gunea Bizkaiko Foru Aldundiak 2021ean abiatutako ekimena da, GAIAk eta Iberdrolak sustatua, eta TECNALIAk bazkide estrategiko gisa parte hartzen du bertan.
SGAren prestakuntza-programaren egiturak lau ibilbide ditu ardatz, gure Sareen Digitalizazioko Bikaintasuneko Foku Estrategikoarekin lerrokatuak:
- Adimen artifiziala
- Zibersegurtasuna
- Sare elektriko adimendunak
- 4.0 Industria.
Gure adituek zibersegurtasunaren eta sare elektriko adimendunen inguruko ibilbideetako edukien prestaketan parte hartu dute; horrekin, inpaktu bikoitza eragin dute Smart Grid Academy programaren helburuetan:
- Herrialde-mailako ekimen eraldatzaile bat finkatzea sare elektriko adimendunen alorrean.
- Sektore industrial horretan talentua erakartzea, indartzea eta garatzea.
Zibersegurtasuneko prestakuntza integrala, ingurune errealeko praktikak barne hartuta
Zibersegurtasun Ibilbideko eduki teorikoen eta praktikoen zati handi bat garatu du TECNALIAk.
- Eduki teorikoek zibersegurtasunaren funtsezko oinarrietarako sarrera ematen diote ikasleari: araudia eta estandarrak, arrisku-kudeaketa, arkitektura seguruak, identitate-kudeaketa, ziurtagiri digitalak, sare elektrikoetako zibererasoen detekzioa, software seguruaren garapena eta zibersegurtasunaren gobernantzaren diseinua.
- Eduki horiek ariketa praktiko osagarriak dituzte, eskuratutako ezagutzak aplikatzeko aukera ematen dutenak.
- TECNALIAren zibersegurtasuneko ingurune errealean laborategi-praktikak eginda amaitzen da prestakuntza. Haietan, konpainia elektriko baten zibersegurtasun-taldeko kide gisa aritzen da ikaslea, gertakariak kudeatzen eta azpiestazio baten segurtasuna aztertzen, ahuleziak identifikatzeko.
Sare elektriko adimendunetako prestakuntza
Ildo beretik, Smart Grids Ibilbidean, modulu teorikoen zenbait eduki berrikusi eta baliozkotu ez ezik, praktika gamifikatuak ere garatu ditu TECNALIAk, teoria sendotzen laguntzeko: elektrotekniaren eta sare elektrikoen gaineko oinarrizko nozioak, sarean banatutako sorkuntzaren inpaktua, sarearen eta harekin lotutako merkatuen malgutasuna, azpiestazioen osagaiak eta komunikazioak, transformazio-zentroak eta neurketako azpiegitura aurreratuak (AMI), etab.
- TECNALIAren Sare Elektrikoen Laborategian eta Smart Metering Laborategian egindako aurrez aurreko azken praktika batekin amaitzen da Smart Grids Ibilbidea.
- Bi egunez, taldeetan banaturik, mikrosarearen power hardware-in-the-loop sisteman lan egingo dute ikasleek, eta kontagailu adimendunen zenbait konfigurazioren gainean ere bai, haien funtzionaltasuna eta interoperabiltatea aztertzeko.

