Berria

    Ikuskapen-, kontrol- eta mantentze-paradigma berriak garatu ditugu garraio-azpiegituren baliabideak optimizatzeko

    2020ko urtarrilaren 27a

    Genia: gure azpiegiturak seguruago, integratzaileago eta erresilienteago egiten dituen plataforma

    Gure azpiegituren bizitza erabilgarria luzatzea funtsezkoa da konexioen jasangarritasuna bermatzeko. GENIA agente anitzeko plataforma interkonektatu bat da, balio duena laguntzarik gabeko ikuskatze objektiboagoak egiteko eta lan-fluxu guztiz interaktiboak izateko.

    Izan ere, ingurune bizi gisa eratua dago plataforma, jasotako informazioa egituratzen eta balioztatzen baitu. Informazio horretatik abiatuta, machine learning estrategiak garatzen ditu, kalte-patroien ezagutza automatizatua egiteko, irregulartasunak denbora errealean automatikoki detektatzeko monitorizazioa egiteko edo ikuskapen robotizatuko teknologia berriak txertatzeko.

    Hala, informazio objektiboagoa, egituratuagoa eta partekatuagoa lortzen da, bitarteko gero eta autonomoagoak erabilita. Horregatik, irtenbide funtsezkoa da GENIA segurtasuna eta zerbitzuaren jarraitutasuna bermatzeko eta gure azpiegituren mantentze- eta kontserbazio-lanetan egindako inbertsioa optimizatzeko.

    Argibide gehiago

    Iñaki Piñero