Berria

IMHrekin elkartu gara fabrikazio aditiboan teknologia berriak garatzeko

2020ko urriaren 5a

Fabrikazio aditiboa Europako industriaren transformazio- eta lehiakortasun-bektore nagusietako bat da gaur egun

Azken urteotan, Europar Batasunak apustu sendoa egin du fabrikazio aditiboaren eta hari lotutako teknologien alde, Europako industriaren eraldaketa- eta lehiakortasun-bektore gisa, 4.0 fabrikazio deritzonaren ikuspegitik. Forbes-en arabera, merkatu horrek 35,6 mila milioi dolar sortuko ditu 2024an, mundu osoan. Hurbileko industria-inguruneak teknologia horiek eskatzen ditu, eta fabrikazio aditiboko prozesuetan trebatutako profesionalak behar ditu. Hori dela eta, IMHk, Fabrikazio Aurreratu eta Digitaleko Campusak, eta TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak fabrikazio aditiboko I+Gko eta Prestakuntzako Foku bat sortu dute proiektu berrietan lankidetza sustatzeko, industriari laguntzeko ahalmena indartzeko eta sortutako ezagutza profesionalen belaunaldi berriei transferitzeko.

Lankidetza gaur goizean berretsi da IMHko (Elgoibar) Additive Village instalazioetan. Bertan izan dira Ixaka Egurbide, IMHko zuzendari kudeatzailea, eta David Sánchez, TECNALIAko Industria eta Garraioko zuzendaria.

Argibide gehiago, prentsa-oharrean