Berria
Segurtasun- eta berrikuntza-bermea eraikuntza industrializatuan: ETAk eta TCak
Berria
TECNALIAk 70 aditu bilduko ditu Donostian, 4.0 industriak fatxadetan zer erabilera dituen aztertzeko
Digitalizazioa oldarka sartu da fatxaden munduan, energiaren eta ekoizpenaren aldetik diseinu eraginkorragoak egiten laguntzeko. Joera horren ondorioak dira 4.0 fatxadak, ICAE 2018 edo Inguratzaile Arkitektonikoen VIII. Nazioarteko Batzarreko protagonistak, hain zuzen ere. TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak antolatuta egingo da batzarra, bihartik ostiralera arte, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Nazioarteko 70 aditu baino gehiago bilduko dira, 4.0 industria arkitekturako inguratzaileei aplikatzeak zer aukera dakartzan aztertzeko.
Nazioarteko batzar horrek hiru egun iraungo du, eta gai hauek jorratuko dira: material berritzaileen erabilera fatxadetan, fatxadak roboten bidez instalatzeko metodo berriak eta birgaitzearen alorreko soluzio teknologiko berritzaileak. Orobat landuko dira beste gai hauek ere: energia berriztagarriek arkitekturako inguratzaileetan duten erabilera, suteen aurkako segurtasuna fatxadetan, leiho adimendunak, fatxada konektatuetarako sentsore-mota berriak eta fabrikazio-modu berriak (hala nola 3D inprimaketa).