Laborategi berezi hau bakarra da Europan; haren aurreko bertsioak 20 enpresari baino gehiagori eman die zerbitzua, eta material berrien garapenarekin eta itsas inguruneko fouling, korrosio eta zahartzearekin lotutako saiakuntzak egin dira han
Itsasoa energiaren eta beste baliabide batzuen iturri agortezina da, baina enpresentzat erronka handia da itsas ingurunean aritzea, oso konplexua baita. Euskal enpresek aukera izan dute, 2018tik, materialen eta soluzioen saiakuntzak itsas zabaleko ingurune erreal batean egiteko laborategi bat erabiltzeko. Laborategi hori TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak garatu zuen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta EAEko Energia Klusterraren babesarekin.
Itsas zabaleko laborategi hori, zeinak HarshLab izena baitu eta Biscay Marine Energy Platform (BiMEP) plataforman kokatua baitago, arrakastatsua izan da, eta, orain, beste laborategi bat garatu du ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak: Europan bakarra da, bestea baino handiagoa eta konektatuagoa, eta prestazio eta ahalmen hobeak ditu itsas zabaleko industrien beharrei erantzuteko saiakuntzak eta I+Gko jarduerak jarduerak egiteko, lehiakortasuna hobetu dezaten. Aukera emango du, adibidez, ekipamenduen saiakuntzak laborategian bertan martxan daudela egiteko eta laginak itsas hondora jaisteko.
Informazio gehiago