Berria

    Joseba Laka Gaia-Xko zuzendaritza-batzordeko kide izendatu dute

    2025ko uztailaren 4a

    Joseba Laka, nombrado miembro de la Junta Directiva de Gaia-X

    "Gaia-Xren ezaugarriak dira datu-trukearen arloko Europako balioak: irekitasuna, konfiantza eta subiranotasuna".

    Joseba Laka, TECNALIAko Digitaleko zuzendaria, Gaia-Xko zuzendaritza-batzorde berrituko kide izendatu dute. Gaia-X ekimen estrategikoa da Europarentzat, azpiegitura digital federatu, seguru eta gardenaren garapenean.

    Gaia-Xren ezaugarriak dira datu-trukearen arloko Europako balioak: irekitasuna, konfiantza eta subiranotasuna. Horregatik, funtsezkoa da enpresen, administrazioen eta gizarte osoaren etorkizun digitalerako.

    Konpromisoa berrikuntzarekin eta lankidetzarekin

    Joseba Lakak adierazi du pozik dagoela izendapen horrekin: “Izendapen hori pribilegioa eta erantzukizuna da aldi berean. Konprometitzen naiz nire esperientziaren eta ahaleginaren bidez Gaia-Xren misioa bultzatzen laguntzera, hau da, Europa osoan eta munduan berrikuntza eta lankidetza sustatzera. Batzordeko nire kideekin batera, pertsonak eta erakundeak neurri berean ahaldunduko dituen etorkizun digitalari forma ematea espero dut”.

    TECNALIAren konpromisoa indartzea

    Gaia-Xrekin dugun konpromisoa esanguratsua izan da hasieratik:

    Eskerrak ematen dizkiogu Gaia-X komunitateari, gure Digitaleko zuzendariarengan jarritako konfiantzagatik. Izendapen horrek indartu egiten du ezagutzaren transferentziarekin eta ekosistema digital erresiliente eta inklusibo bat eraikitzearekin dugun konpromisoa, enpresen eta administrazioen eraldaketa teknologikoa eta soziala bultzatzeko gure misioaren ildotik.

    TECNALIAk berrikuntza digitalaren abangoardian aurrera egiten jarraitzen du, eta aitzindaria da ETEentzat, administrazioentzat eta, oro har, gizartearentzat balioa sortzen duten soluzio teknologikoak eraikitzen.