Konputazio kuantikoak enpresen egunerokotasunean eta lehiakortasunean duen eragina

    2026ko maiatzaren 5a

    ETEKIN

    "Konputazio Kuantikoak enpresan duen egiazko eragina aztertu dugu"

    Teknologiari eta lehiakortasunari buruz gogoeta egiteko espazioa

    Donostiako Aquariumean egin zen ETEKIN 2026 jardunaldiko topaketa ekonomikoen zikloaren lehendabiziko saioa. Bertan, enpresaren, finantzaren eta teknologiaren alorreko ordezkariak elkartu ziren helburu batekin: konputazio kuantikoak enpresen egunerokotasuna eta lehiakortasuna nola eraldatuko duen ulertzea.

    • Topaketak Eusko Jaurlaritzak, Finantzen Euskal Institutuak, Bankoa ABANCAk, CaixaBankek, Kutxabankek, LABORAL Kutxak, Rural Kutxak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatu dituzte.
    • Zertan aldatuko du konputazio kuantikoak gure egunerokotasuna? izenburupean, hizpide izan ziren azaleratzen ari den teknologia horrek egun duen egoera eta, epe ertain eta luzera begira, hainbat sektore estrategikotan (industria, finantzak, zibersegurtasuna eta prozesuen optimizazioa, kasurako) izango duen proiekzioa.

    Gure ekarpena: teknologiatik industrian balioa izatera.

    Joseba Lakak, TECNALIAko Digital arloko zuzendariak, enpresa-ehunerako funtsezkoa den mezu bati erreparatu zion: konputazio kuantikoaren benetako balioa bere aplikazio praktikoa da.

    • Jardunaldian nabarmendu genuen eran, aukera ez dakar teknologiak berak, baizik eta industrian estrategikoki txertatzeko moduak, digitalizazio klasikoarekin gertatu zen bezala.
    • Erabilera aurreratuak, posizionamendu berriak eta erabilera zehatzen kasuak lehiarako aldea ekarriko dute datozen urteetan.

    Euskadi ekosistema kuantikoaren nodo garrantzitsu gisa.

    Hizlariak bat etorri ziren adieraztean Euskadirentzat zer-nolako aukera den konputazio kuantikoaren garapenean eragile garrantzitsu modura kokatzea. Berriki IBM Quantum System Two gailua instalatu da Donostian. Horrek aipatutako helburua indartzen du, eta oinarriak finkatzen ditu talentua erakartzeko, subiranotasun teknologikoa bultzatzeko eta inpaktu ekonomikoa eta soziala eragingo duen ekosistema bat eraikitzeko.

    TECNALIAk ekarpen aktiboa egiten du ekosistema horretara ikerketa aplikatuko ekimenekin eta enpresekin lankidetzak abiatuz. Ekarpen horien bidez,kuantikaren potentziala benetako irtenbideetara eramaten dugu, erabakiak hobeto hartzeko eta energia-efizientzia edo material berrien diseinua hobetzeko.

    Ezagutza partekatua eta enpresa-konexioa

    Jardunaldiari networking-tarte batekin eman zitzaion amaiera, bertaratuek ideiak trukatzeko eta harreman profesionalak sendotzeko aukera izan zezaten, eta, hala, ETEKIN teknologia eta ekonomia arloko erronka handiei aurrea hartzeko erreferentziazko foro gisa finkatu zen.

    Zertan aldatuko du konputazio kuantikoak gure egunerokotasuna? Izeneko lehendabiziko saio honekin, Euskadiko hirietan barna egingo den ibilbideari hasiera eman zaio.

    Hurrengo hitzordua Gasteizen izango da, ekainaren 17an, eta erronka sozial eta ekonomiko nagusietako bat jorratuko da: etxebizitza.