Lurruna sortzeko proba-banku berria, industriaren deskarbonizazioa sustatzeko

    2026ko uztailaren 30a

    Lurruna sortzeko proba-banku berria, industriaren deskarbonizazioa sustatzeko

    "Azpiegiturak prototipoak probatzeko espazio bat eskaintzen du enpresekiko eta ekipamendu-fabrikatzaileekiko lankidetzarako"

    TECNALIAk hondar-berotik lurruna sortzeko proba-banku berri bat jarri du abian, industriari lagun egiteko energia-eredu eraginkorrago eta jasangarriagoetara hurbiltzeko bidean 

    TECNALIAn hondar-beroarekin lurruna sortzeko proba-banku berri bat abiarazi dugu, gure sistema termiko eraginkorren laborategian instalatua. Azpiegitura honek –estatu-mailan bakarra– industria-prozesu termiko errealak emulatu eta lurruna sortzeko soluzioak baliozkotzen ditu, modu seguruan, malguan eta industriaurreko eskalan.  

    Instalazioak nabarmen indartzen ditu industriari energia-eredu eraginkorrago eta deskarbonizatuagoen bidean aurrera egiten laguntzea ahalbidetzen duten gaitasunak. 

    Moldakortasun operatibo handia eta beroa birbalorizatzeko teknologiekiko integrazioa

    Konfigurazio, presio eta funtzionamendu-modu desberdinetan lurruna sortzeko gaitasun polibalentea eskaintzeko diseinatu da azpiegitura berria, eta modu naturalean integratzen da zenbait teknologia aurreraturekin, hala nola tenperatura altuko bero-ponpekin, xurgapen bidezko bero-transformadoreekin eta biltegiratze termikoko sistemekin.

    Moldakortasun horri esker, errepikatu egin ditzakegu 1,5 eta 15 bar bitarteko lurruna erabiltzen duen ia edozein industria-prozesuren baldintzak, honako sektore hauetan ohikoak direnak: papergintza, kimika, elikadura, ehungintza edo itsas industria, lurrun-kontsumo handikoak denak.  

    • Gainera, ekipamendu berriak funtsezko zeregina du TECNALIAren ildo estrategikoetako bat den hondar-beroaren birbalorizazioan oinarritutako irtenbideen garapenean.
    • Azpiegiturak tenperatura baxu eta ertaineko korronte termikoak baliatzen ditu lurruna zuzenean edo teknologia hibridoen bidez sortzeko, eta hala, erraztu egiten du erregai fosilen kontsumoa murriztea, eta bide berriak irekitzen dizkie industriaren elektrifikazioari eta energia-eraginkortasunari 
    • Proba-bankua txertatzeak laborategiaren gaitasun teknikoen zabalkuntza esanguratsua ere badakar: orain 200 ºC-rainoko tenperaturekin lan egin dezake, eta potentzia termikoan 310 kW gehigarri erantsi. Horri esker, konplexutasun handiagoko proiektuei heldu diezaiekegu, eta irtenbide berritzaileak garatu energia-eredu jasangarriagoetara aldatzeko bidean.  

    Enpresekiko eta ekipo termikoen fabrikatzaileekiko lankidetza

    Azpiegitura berria enpresa, ekipamendu-fabrikatzaile eta ikerketa-zentroekin kolaboratzeko espazio ireki gisa dago pentsatua, eta ingurune paregabea eskaintzen du prototipoak probatzeko, diseinuak baliozkotzeko, prozesuak optimizatzeko eta teknologia berrien errendimendua ebaluatzeko haiek plantan ezarri aurretik. Hondar-beroa berreskuratzean eta lurruna modu jasangarrian sortzean oinarritutako Europako zenbait ekimenen parte da dagoeneko modulua. 

    Instalazio berri honek gure konpromisoa indartzen du sistema termiko eraginkorrak garatzeko bazkide teknologiko gisa, industriari energia-kontsumoa murrizten, emisioak gutxitzen eta produkzio-eredu lehiakorrago eta jasangarriagoetarantz aurrera egiten laguntzen dioten soluzioak bultzatzeko ekinean.