Berria

Maiztasun txikiko ultrasoinuetan oinarritutako sistema bat garatzen ari gara, ardoaren hartzidura alkoholikoaren prozesua hobetzeko

2021ko martxoaren 5a

Tresna honek hartzidura-prozesua monitorizatzen du, eta etapa erabakigarri horretan erabakiak hartzen laguntzen du

Bastidako Ardogileen Elkartearekin eta Amesgurenekin (ardogintzaren sektorekoak), Enkoa eta Metalúrgica Marinarekin (ekipamendu-ondasunen sektorekoak) eta Lanitekin (IKTen sektorekoa) elkarlanean ari gara ardogintzaren sektorerako soluzio bereizgarri bat garatzen, merkatuan bakarra dena. Gaur egun, ez dago ardoaren hartzidura-prozesuaren parametro bat baino gehiago aldi berean monitorizatzeko gai den eta modu ez-inbaditzailean eta emaitzak haririk gabe komunikatuta lan egiten duen neurgailurik. Gaur egun erabiltzen diren gailuek parametro bakarra neurtzen dute —hala nola graduak, dentsitatea eta abar—, eta inbaditzaileak dira. Garatzen ari garen tresna hau zeharkakoa da, beste sektore batzuetan ere erabil baitaiteke; adibidez, sagardogintzan eta garagardogintzan. Aski litzateke, horretarako, sistemaren parametroak edari horien hartzidura-prozesuetara egokitzea. Gaur egun, eraldatze- eta manipulazio-prozesuak automatikoki egiten dira kalitate- eta segurtasun-kontrol ugari eta zorrotzak eginez. Gizarteak, berriz, produktu iraunkorragoak, seguruagoak, kalitate handiagokoak eta merkeagoak eskatzen ditu; beraz, mota horretako soluzioak ezin hobeak dira enpresek beren merkatuetan lehiatzen jarrai dezaten. Informazio gehiago

  • Proiektua: “Potentzia txikiko ultrasoinuen bidez hartzidura-prozesua monitorizatzea, kalitate handiko ardoak sortzeko (FERMUS)”
  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Sailaren eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) laguntza jaso du, HAZITEK 2020 programaren bitartez.