Berria

Makina berritzaile bat landareetan agroinfiltrazioa egiteko

2023ko martxoaren 30a
Máquina automatizada para la

"TECNALIAren eta Landareen Bioteknologia eta Genomika Zentroaren arteko lankidetza aurrerapauso nabarmena da industria biosanitarioaren alorreko ikerketan eta garapenean"

TECNALIAk makina berri bat abiarazi du landareetan agroinfiltrazio automatizatua egiteko, Landareen Bioteknologia eta Genomika Zentroarekin lankidetzan

Agroinfiltrazio-saiakuntza automatizatuak egiteko makina bat garatu dugu. Agroinfiltrazioa prozesu erabakigarria da industria biosanitarioan: bakterioak inokulatzen dira landareetan, proteina espezifikoak ekoitzi ahal izateko. Ekipamendu hori ezinbestekoa da sektore biosanitarioan saiakuntzak egiteko.

Landareen Bioteknologia eta Genomika Zentroaren Madrilgo instalazioetan ipini dute martxan makina hori, eta agroinfiltrazio-saiakuntzak egiteko baliatuko dute. TECNALIAren eta Landareen Bioteknologia eta Genomika Zentroaren arteko lankidetza aurrerapauso nabarmena da industria biosanitarioaren alorreko ikerketan eta garapenean.

Nekazaritza eta industria

Landareen Bioteknologia eta Genomika Zentroa Madrilen kokaturiko ikerketa-zentro bat da, eta landareen bioteknologiaren eta genomikaren alorra du xede.

Zentro horren helburu nagusia da landareen biologia aztertzea, eta lorturiko jakintza nekazaritzan eta industrian aplikatzea. Landareen Bioteknologia eta Genomika Zentroko ikertzaileek nekazaritza-ekoizpena hobetzeko eta automatizatzeko proiektuetan dihardute lanean, landareek gaixotasunen eta bestelako ingurune-faktoreen aurrean duten erresistentzia areagotzeko. TECNALIArekiko lankidetzari esker, zentroak industria-aplikazio berritzaileetara bideratu ditu helburuak.