Berria

Material metalikoei forma emateko prozesuen simulazioa: Transvalor Tech Day Spain 2020

2020ko martxoaren 18a

Transvalorekin batera, eta SIFErekin lankidetzan, Transvalor Tech Day Spain 2020 antolatu genuen martxoaren 11n, material metalikoei forma emateko prozesuei buruzko jardunaldi bat

Jardunaldi horretan, hainbat soluzio aurkeztu ziren forja, galdategi eta tratamendu termikoko enpresetarako, guztiak ere TRANSVALORen FORGE® eta THERCAST® softwareen erabileran oinarrituak. Izan ere, TECNALIAn, software horiek erabiltzen ditugu gure ikerketetan, material metalikoei forma emateko zenbait prozesu garatzeko eta hobetzeko. Gainera, software horiek aukera ematen dute prozesu horiei loturiko tratamendu termikoen simulazioa egiteko eta haien ondoriozko metalurgia aztertzeko.

Deustuko Unibertsitatearekin eta TUBACEXekin batera, zenbait kasu praktiko azaldu genizkien parte-hartzaileei, eta erakutsi genien software horiekin nola lortu den zenbait fabrikazio-prozesu diseinatzea eta optimizatzea. Hala, prozesuak diseinatzeko simulazioa erabiltzeak zer abantaila dituen azaldu genien.

Jardunaldia osatzeko, TECNALIAren instalazioak bisitatzera gonbidatu genituen parte-hartzaileak, hainbat arlotako azken garapen eta ikerketak ezagut zitzaten; besteak beste, ur-ereduetan oinarritutako prozesu siderurgikoen simulazio fisikoa, forjaketa birakariaren teknologia, SPR loturak (self-pierce riveting) eta, piezen kalitatea hobeto kontrolatzeko, ikusmen artifizialean oinarriturik eman diren pausoak.