Metodologia berri horrekin, bermatzen da proiektuak diseinatzean kontuan hartzen direla klimaren aldakortasuna eta klima-aldaketa
Kantabriako Unibertsitateko Ingurumen Hidraulikako Institutuarekin batera, metodologia bat garatu dugu, bermatzeko proiektuen diseinuan kontuan hartzen direla klimaren aldakortasuna eta klima-aldaketa. Metodologia hori erabiliko du Andeetako Sustapen Korporazioa (CAF) – Latinoamerikako Garapen Bankuak proiektu-multzo batean, non klima-arriskuaren aurreanalisiak (APRC) adierazi baitu arriskua egon daitekeela.
Klima-arriskuaren analisi xehean (ADRC), informazio hau egongo da:
- ebaluatu behar den proiektuaren eskualdeko klimaren proiekzioak. Eskualdekako klimaren proiekziorik eskura izan ezean, halakorik egin behar den aztertuko da.
- proiektuaren klima-arriskuaren maila, zenbait epemuga kontuan hartuta, eta hark eragiten dituen inpaktuak eta hartatik eratorritako aukera esanguratsuak identifikatuta eta balioztatuta. klima-arrisku horren maila jaisten laguntzeko jarduerak eta/edo klima-arriskuaren eragin positibo posibleak erabiltzea
- jarduera horien azalpen xehea eta haien lehenespen-proposamen bat, analisiaren emaitzen arabera, inplementatzeko.
