"Helburua da ulertzea mikrobio-komunitateek zer aniztasun eta funtzio dituzten hainbat habitatetan"
Gure genetika-laborategiak mikrobio-populazioen karakterizazio-azterketak egiten ditu, azken belaunaldiko sekuentziazioa (NGS) eta bioinformatikako tresna aurreratuak erabiliz
Azterketa horien helburua da ulertzea mikrobio-komunitateek zer aniztasun eta funtzio dituzten habitat batzuetan (giza gorputza, nekazaritzako lurrak, elikagaiak, uretako laginak, etab).
Azken belaunaldiko sekuentziazioa (NGS) jauzi kualitatiboa da analisi genetikoan; izan ere, milioika DNA-zati aldi berean aztertzeko aukera ematen du, eta mikrobio-komunitate konplexuen konposizioaren eta funtzioen ikuspegi xehea ematen du.
- TECNALIAko genetika-laborategian, teknologia horren bidez, mikrobio-aniztasuna aztertzen dugu askotariko inguruneetan, hala nola giza gorputzean, elikagaietan eta ingurumen-laginetan (lurzoruak, urak, etab.).
- NGS teknologiari eta analisi bioinformatiko aurreratuari esker, kultibatzeko zailak diren espezieak identifika ditzakegu, haien ugaritasun erlatiboa kuantifikatu eta gene funtzional giltzarriak detektatu. Horrek aukera ematen du osasunean, elikadura-segurtasunean eta ingurumen-jasangarritasunean estrategikoki erabiltzeko.
Punta-puntako ikerketa
Analisi metagenomikoko metodologiekin lan egiten dugu, eta, metodologia horien bidez, lagin batean dauden genomak azter daitezke, kultiboak egin beharrik gabe. Teknologia horiei esker, mikrobio-espezieak identifikatu eta erlazio filogenetikoak ezar ditzakegu, eta mikroorganismo bakoitzak funtsezko prozesu biologikoetan duen zeregina aztertu.
Aplikazio-eremuak
- Osasuna: hesteetako, ahoko eta baginako mikrobioten analisia, ongizatean eta gaixotasunetan duten eragina ulertzeko.
- Elikadura: elikagaietako mikrobiotaren karakterizazioa, segurtasuna hobetzeko eta hartzidura-prozesuak optimizatzeko.
- Ingurumena: nekazaritzako lurzoruen eta ekosistemen ebaluazioa, nekazaritza jasangarriagoa lortzen laguntzeko.
- Farmazia eta genetika: mikrobiotan oinarritutako ikerketa biomediko eta terapia berritzaileen garapenari laguntzea.
Onurak
TECNALIAren ikerketaren ondorioz, soluzio berriak sortuko dira osasunean, elikaduran eta jasangarritasunean, biomarkatzaileak identifikatuz, elikagaien kalitatea hobetuz eta estrategiak diseinatuz, ingurumeneko bioaniztasun mikrobianoa zaintze aldera.
