Berria

    Neos Surgery Bartzelonako deep tech onenen artean

    2023ko ekainaren 20a

    Neos Surgery entre las mejores deeptech de Barcelona

    "NEOS Surgeryk produktu kirurgiko berritzaileak garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu neurokirurgia kranialaren eta espinalaren alorrean"

    Seedtablek Neos Surgery TECNALIAren partaidetzapeko deep tech startupa hautatu du Bartzelonako 27 deep tech startup onenen artean

    Seedtablek Bartzelonako deep tech startup onenen zerrenda argitaratzen du urtero. Oraingo honetan, zerrendan sartu dute Neos Surgery. Hemen ikus dezakezu rankinga: 27 Best Barcelona Deep Tech Startups to Watch in 2023.

    NEOS Surgery, TECNALIAren partaidetzapeko deep tech sturtupak produktu kirurgiko berritzaileak garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu, neurokirurgia kranialaren eta espinalaren alorrean. Hala, gaur egungo merkatu-nitxoak betetzen ditu eta neurokirurgiako eta neurokirurgialarien beharrei erantzuten die.

    Garezurrari eusteko eta hura estaltzeko produktuak

    Konpainiak garezurrari eusteko eta hura estaltzeko produktuak ditu gaur egun merkatuan, eta 20 herrialdetan baino gehiagotan saltzen dira. Horretaz gain, Neos Surgery bi produktu berriren garapena bukatzen ari da: hernia blokatzeko sistema eta bularrezurra ixteko gailua.