Berria

Non Fungible Token: zer diren eta nola funtzionatzen duten

2022ko ekainaren 17a
Non Fungible Token

"NFT bat banatu edo ordeztu ezin den elementu baten irudikapena da, blockchain-sare batean bizi den egiazkotasun-ziurtagiri baten gisakoa"

Bloke-kateen teknologiari eta erregistro banatuko teknologiei esker, Non Fungilbe Token aktiboek funtzionatzen dute

Badira ondasun suntsikorrak eta ondasun ez-suntsikorrak. "Ondasun suntsikorrak" ordezka daitezke, eta beren kopuruaren, neurriaren edo pisuaren araberako balioa ematen zaie. Ondasun "ez-suntsikorrak", berriz, ezin dira ordeztu balio bereko beste batez.

Aktibo horiek bloke-kateen teknologiari eta erregistro banatuko teknologiei esker funtzionatzen dute, zeinetan TECNALIAk urteak baitaramatza ikertzen. Iván Gutiérrez gure zibersegurtasun-adituak dioenez, "NFTak beste informazio-mota batzuekin batera bizi dira blockchain-sareen erregistroetan. Nolabait, kriptomoneta famatuen lehengusuak dira. Badute desberdintasun bat: denak berdinak izateko programatuta daude, balio berekoak dira; NFTak, berriz, errepikaezinak dira".

Non Fungible Token: aktibo berdingabea

NFT Non Fungible Tokenen akronimoa da, eta "aktibo ez-suntsikor" gisa itzuli ohi da. Aktibo berdingabe gisa definitzen da; izan ere, ezin da aldatu eta ezin zaio prezio finko bat esleitu, ez baitaude bi aktibo berdin. Oro har, mundu fisikoan korrelaziorik ez duten aktibo digitalak dira. NFT bat banatu edo ordeztu ezin den elementu baten irudikapena da, blockchain-sare batean bizi den egiazkotasun-ziurtagiri baten gisakoa.

Funtzionamendua eta aplikazio nagusiak

NFT bat smart contract batek sortu eta kudeatzen du, garai digitalean akordioak formalizatzeaz arduratzen den eta blockchain-sare baten barruan gauzatzen den programa informatiko batek. Smart contractek kudeatzen du nor diren NFTen jabeak, nola transferitzen diren, nola eboluzionatzen duten edo aktibo digitala non dagoen.

Eduki digital bat bloke-kateen teknologiaren bidez tokenizatzea jabetza eta egiazkotasunaren ziurtagiri digital bat sortzearen parekoa da. Adierazten du edukia bakarra dela eta hura eskuratu duen pertsonak edo erakundeak dituela haren gaineko ustiapen-eskubideak, jabetza intelektuala beti autorearena izan arren.

TECNALIAk bere esperientzia guztia erabiltzen du zibersegurtasunaren eta bloke-kateen arloko ikertzaile-taldearen bidez, token-mota horren benetako potentziala ezagutzeko. Dagoeneko erabili ditu 4.0 industrian makinak alokatzeko eta amortizatzeko sistemak irudikatzeko, musika-industriako jabetza intelektualerako, kultura-ondareko biki digital bat ziurtatzeko edo jabetza- eta sarbide-probetarako.

Iván Gutiérrez TECNALIAko zibersegurtasuneko ingeniari eta ikertzaileak gai horiek guztiak izan zituen hizpide "Non Fungible Tokens eta bloke-kateak, aktibo digitalak babesteko" jardunaldian, zeinaren antolatzaileak Ingeniariak izan baitziren.