Berria

Oreka eman diegu giza exoeskeletoei

2018ko otsailaren 27a

Sentsore-jantzi bat garatu dugu, garunaren bitartez gorputzaren higidurak atzemateko

Aurreikuspenen arabera, 2024rako 3.400 milioi dolar baino gehiagokoa izango da exoeskeletoen merkatua, eta giza ahalmenak hobetu ahal izango ditu, neurri handi batean, alor horretan garatzen den teknologia orok. Gaur egun, sektore horretako eragozpenetako bat exoeskeleto-erabiltzailearen orekaren kontrola da.

TECNALIA buru izan da robot-jantzi baten ikerketan eta garapenean. Jantzi horrek, eredu matematiko bati esker, aurrea hartzen die erabiltzaileak orekari eusteko eta ez erortzeko egiten dituen higidurei, eta, gainera, alboetara higitzeko ahalmen handiagoa ematen dio. Hala, desplazamendu konplexuagoak egin ditzake zangoez baliatuz.

Garapen honen gakoa giza garunean dago. Izan ere, gorputzaren higidura garunaren bidez atzematen duen sentsore-jantzi baten bidez lortu den informazioarekin, eredu matematiko bat sortu da, zeina gai baita iragartzeko erabiltzaileak, ez erortzeko, non jarri behar duen oina eta nolako bizkortasunez. Sentsore-jantziak garunetik datozen datuak biltzen ditu, eta arrisku-agindu bat bidaltzen dio robotari, erorketa ekiditeko abiadura eta higidura egokiarekin.

Europako ekimen bati esker ebatzi da robot-jantzien baliagarritasunaren eragozpen hori. Ekimenak, BALANCE (Balance Augmentation in Locomotion, through Anticipative, Natural and Cooperative control of Exoskeletons), FP7 esparru-programaren laguntza jaso du, eta Europako zortzi erakundek osatutako partzuergo batek osatzen du, zeinaren buru izan baita TECNALIA. Proiektu honen ondorioz, gainera, Europan robot-jantzietan lanean ari diren ikertzaile guztiak biltzen dituen sare europar bat sortu da (TECNALIA da sare horren buru), halakoak garatzen eta ezartzen jarraitzeko.