Berria

Osasun-arloko startup-ak bultzatzen ditugu

2022ko azaroaren 8a

"DeepTech4Impact azeleragailuaren bidez, zeina teknologia sofistikatuetan (deeptech) oinarritutako startupetan duen fokuagatik nabarmentzen baita"

Eman izena gure Garapen Programan; abenduaren 1ean bukatuko da izena emateko epea.

Ingeniaritza biomedikoa, neuroingeniaritza, robotika medikoa, in vitro diagnostikoa, medikuntza birsortzailea, terapia aurreratua eta osasun digitala oinarri dituzten MEDTECH industriako enpresa sortu berriak bultzatzen ditugu TECNALIAn.

Teknologia sofistikatuetan (deeptech) oinarritutako startup-ak ditu xede azeleragailu honek. Hori du bereizgarri; hori eta, batik bat, TECNALIAren garapen teknologikorako gaitasun guztia haiei eskaintzea.

Osasun-arloko startup-ek izaten dituzten arazoetako bat da ez dagoela beren garapen-beharretara egokitutako gaitasun teknologikoa duen programarik.

Programaren onurak

  • Zure proiektuan duen eraginari buruzko aholkularitza
  • Mentoring-saioak TECNALIArekin lanean aritu diren startup-ekin
  • Networkinga eta gure kolaboratzaile-sarerako eta ekintzailetza-ekosistemarako sarbidea
  • Negozioan adituak diren teknologoekin eskuz esku lan egitea
  • I+G+Bko jarduerak finantzatzeko baldintza bereziak

Eman izena gure Garapen Programan; abenduaren 1ean bukatuko da izena emateko epea.

Bultzatu zure MEDTECH startup-a gailurreraino!