Osasun digitala, AA, elikadura pertsonalizatua eta ingurune adimendunak

    2026ko urriaren 14a

    "Bizitza gero eta luzeagoa den gizarte baten erronkei erantzuten diegu"

    Osasun digitala, AA, elikadura pertsonalizatua eta ingurune adimendunak, XXI. mendeko erronka handietako bati erantzuteko

    Bizitza luzeak sakon eraldatzen du gure gizartea. Bizi-itxaropena luzatzeak erronka garrantzitsuak planteatzen ditu hainbat arlotan, hala nola osasunean, zaintzan, etxebizitzan eta parte-hartze sozialean, baina berritzeko eta balioa sortzeko aukera berriak ere zabaltzen ditu.

    • Egoera horretan, TECNALIAko Osasuneko taldea lanean ari da erronka demografikoa garapen teknologiko, enpresarial eta sozialerako aukera bihurtzeko, soluzioak bultzatuz pertsonak osasun, autonomia eta ongizate handiagoarekin urte gehiagoz bizi daitezen.
    • TECNALIAk, osasuna, digitalizazioa, elikadura, eraikuntza eta laguntza-teknologiak uztartzen dituen diziplina anitzeko ikuspegiarekin, soluzio berritzaileak garatzen ditu gero eta bizitza luzeagoa duen biztanleriaren beharrei erantzuteko; hala, silver economy izenekoa haz dadin laguntzen du, Europan garapen-potentzial handia duen arlo bat.

    Osasungintza prediktiboagoa eta pertsonalizatuagoa egiteko teknologia

    TECNALIAren jardueraren oinarrietako bat osasun-eredu prebentiboago, pertsonalizatuago eta efizienteagoetarantz eboluzionatzea da. Horretarako, pertsonen osasun-egoera denbora errealean monitorizatzeko gai diren teknologiak garatzen ditu, arriskuak goiz detektatzen eta azkarrago eta zehatzago esku hartzen laguntzeko.

    • Teknologia horien gaitasunen artean, hauek nabarmentzen dira: gailu mediko adimendunak, arreta-puntuan (point of care) azkarrago diagnostikatzeko sistemak, biosentsore aurreratuak, txaplata transdermikoak, urrunetik monitorizatzeko soluzioak eta osasun-profesionalentzat eta pazienteentzat balio handiko informazioa sortzen duten eta adimen artifizialean oinarritzen diren teknologiak.
    • Berrikuntza horiek prebentzioa hobetzen, tratamenduak optimizatzen eta bizimodu autonomoago eta independenteagoa sustatzen laguntzen dute.

    Elikadura eta berrikuntza, zahartze osasuntsu baterako

    Elikadura da bizitza luze osasuntsua sustatzeko funtsezko beste arloetako bat. TECNALIAk osagai funtzionalak, elikagai osasungarriak eta nutrizio pertsonalizatuko soluzioak ikertzen eta garatzen ditu, pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratuak haiek zahartu ahala.

    Haren ikerketen artean daude osasun kognitiboa sustatzeko potentziala duten konposatu bioaktiboak garatzea, adineko biztanleriaren nutrizio-beharretara egokitutako formulazio berriak eta elikadura orekatua eta erakargarria izaten laguntzen duten soluzioak, ahultasun- eta desnutrizio-egoerak prebenitzen laguntzeko.

    Hala, elikadura tresna estrategiko bihurtzen da zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzeko.

    Pertsonetan oinarritutako berrikuntza

    Teknologiatik harago, pertsonak jartzen ditu TECNALIAk berrikuntzaren erdigunean.

    • Ezagutza zientifikoa, garapen teknologikoa eta enpresa, administrazio eta gizarte- eta osasun-arloko eragileekiko lankidetza uztartzen ditu haren lanak, benetako beharrei erantzuten dieten soluzioak bultzatzeko.
    • Ikuspegi integral horrek bizitza luzea hainbat ikuspuntutatik jorratzea ahalbidetzen du, inpaktu ekonomikoa eta soziala izango duten produktu, zerbitzu eta negozio-eredu berriak bultzatzeko. Erronka, izan ere, urte gehiago bizitzea ez ezik, urte horiek ongizate, autonomia eta bizi-kalitate handiagoz bizitzea ere bada.
    • Ikuspegi horrekin, TECNALIAk bere posizioa sendotzen jarraitzen du bizitza luzea lortzen laguntzeko teknologien arloko erreferentzia gisa, eta aldaketa demografikoaren erronkei eta aukerei erantzuteko prestatuagoa dagoen gizarte inklusiboago eta osasuntsuago bat eraikitzen laguntzen du.

    Bizitza luze berrirako soluzioak garatu nahi dituzu?

    TECNALIAn, enpresa, administrazio eta gizarte- eta osasun-arloko erakundeekin elkarlanean aritzen gara, zahartzearen erronkak berrikuntzarako aukera berri bihurtzeko.

    Jarri gure taldearekin harremanetan eta ikusi nola bultzatu daitezkeen bizitza luzearen arloko produktu, zerbitzu eta negozio-eredu berriak.