Berria

    Pergola bioklimatikoetarako saiakuntzak

    2023ko otsailaren 14a

    Ensayos a pérgolas bioclimáticas

    “TECNALIAk esperientzia handia du itxitura-sistemen ebaluazioan, eta akreditazio ugari ditu"

    Pergola bioklimatikoak belaunaldi berriko elementuak dira. Oro har, aluminiozkoak izaten dira.

    Pergolek beren barrualdeko tenperatura erregulatzen dute. Izan ere, beren lama orientagarriek eguzki-argiari eta kanpoko aireari sartzen edo irteten uzten diete. Euri-ura ere saihesten dute, eta erretenak eta hustubideak dituzte hegaletan, euri-ura husteko.

    Horrez gain, elementu domotikoak instala daitezke barrualdea erosoagoa izan dadin; argiztatu egin daiteke, soinurako bluetooth-a instala daiteke, eguzki-, euri- eta haize-sentsoreak jar daitezke lamen orientazioa automatikoki aldatzeko, etab.

    Pergola bioklimatikoak soluzio paregabeak dira terrazak eta gisako egonlekuak handitzeko, edo kanpoaldeaz gozatu ahal izateko, udan zein neguan konfort termikoa eskaintzen baitute barruan. Ezaugarri horri esker, oso sistema moldakorrak dira, eta gorakada handia izaten ari dira eraikuntza berrietan, non, diseinuaz gainera, konforta gailentzen baita.

    Produktuaren ebaluazio orokorra TECNALIArekin

    Produktu hori ez da ezein arau harmonizaturen edo berariazko ebaluazio-dokumenturen xede. Horregatik, ez dago nahitaez bete beharreko betekizun teknikorik. Hala ere, produktua ebaluatzeak haren prestazioak bermatzen ditu, eta erabiltzaileen segurtasuna eta sistemaren funtzionamendu zuzena ziurtatzen.

    TECNALIAk produktuaren ebaluazio orokorra egiteko aukera ematen die bezeroei; horretarako, saiakuntza-metodo bereziak zehazten ditu, sistema bakoitzaren ezaugarri teknikoen eta berezitasunen arabera.

    Saiakuntza-metodo horiek, funtsean, honako proba hauetan oinarritzen dira:

    • Haizearekiko erresistentzia.
    • Euri-urarekiko estankotasuna.
    • Elur-zamarekiko erresistentzia.
    • Talkarekiko erresistentzia.
    • Osagaien iraunkortasuna.

     TECNALIAk saiakuntzak egiteko behar diren gaitasun teknikoak eta giza gaitasunak ditu. Gainera, esperientzia handia du itxitura-sistemen ebaluazioan, oro har, eta ildo horretan bere jardunbidea egokia dela ziurtatzen duten akreditazio ugari ditu.