Berria

Pertsonen beharretara egokitutako exoeskeletoak

2023ko maiatzaren 4a
Exoesqueletos adaptados a las necesidades de las personas

“Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, TECNALIAk berretsi egin du lan-ingurunean pertsonen segurtasuna eta osasuna sustatzen dituzten soluzio teknologikoak garatzeko konpromisoa.”

InteX proiektua ekimen berritzaile eta aitzindaria da exoeskeletoen erabilera egokiranzko bidean.

Merkatu-soluzio berezi, berritzaile eta aitzindaria aurkezten dugu, eta gure I+G guztia enpresen zerbitzura jartzen dugu, lanpostu bakoitzaren balorazio objektiboa eginez. Pertsonen ebaluazioa egiten dugu, lantokian exoeskeletoak erabiltzeak duen eragina neurtzeko, zenbait jarduera-adierazleen bidez, hala nola kostu metabolikoa, ahalegin kardiobaskularra eta muskulu-nekea.

TECNALIAko aditu-taldeak ebaluazio osoa egiten du, pertsona bakoitzaren lan-ingurunera egokitutako saiakuntza-bankuak erabiliz. Prozesu horri esker, enpresek erabaki onena har dezakete exoeskeletoetan inbertitzeko orduan, eta lantaldearen laneko prebentzio-beharrak hobekien asetzen dituena aukeratu dezakete.

Exoeskeletoak gero eta gehiago erabiltzen dira industria-esparruan, eta eskaintza hazi egin da azken urteetan. Hori dela eta, aldi berean, gero eta zailagoa da erabiltzaileen beharretara hobekien egokitzen den exoeskeletoa aukeratzea. Gero eta handiagoa den behar hori eta TECNALIAk arlo horretan duen esperientzia abiapuntu hartuta sortu da InteX ekimena.

Testuinguru horrek agerian utzi du TECNALIAk modu aitzindarian hauteman duen behar berri bat: zer exoeskeleto da zure enpresak egiazki behar duena?

InteX laborategi eramangarria zuzenean enpresetara eramaten dugu.

InteX ekimena Europako EIT Manufacturing proiektuaren barruan sartuta dago. Horretan parte hartzen du, beste bazkide batzuen artean, CTAG zentroak ere (Centro Tecnológico de Automoción de Galicia). TECNALIAtik InteX laborategi eramangarri bat zuzenean enpresetara eraman dezakegu eta, han, ebaluazioak egin.

InteXek fabrikatzaileei ROI zenbatesteko aukera ematen die, eta exoeskeleto-hornitzaileei, beren sistemen errendimendua ebaluatzekoa, gutxieneko etenaldiarekin, lan-ingurune erreala simulatzen duten saiakuntza-banku modular eta pertsonalizatuen bidez.

Proiektu hau TECNALIAk osasun pertsonalizatuaren esparruan egin duen apustu handi bat da : WORKER.TEC taldean, lan-inguruneetan pertsonen segurtasuna eta osasuna sustatzeko lan egiten dugu. Esparru honetan, pertsonen segurtasunari eta osasunari eragiten dieten hiru mailetan garatzen ditugu soluzio teknologikoak: lan-ingurunean; pertsonak parte hartzen duen prozesuetan; eta pertsona bakoitzaren berezko baldintzetan.

Osasun pertsonalizatuari buruzko informazio gehiago

Kontsultatu osasun pertsonalizatuari buruzko gure katalogoa.