Balbula aeronautikoen mihiztatzea automatizatzea azken belaunaldiko sistema robotikoak erabiliz
ReCam ekimenaren bidez frogatu dugu puntako teknologia digitalaz hornitutako gailu mekatronikoak erabilita errazago birkonfiguratzen direla malgutasun handia behar duten fabrikazio-sistemetako ekoizpen-lerroak.
Ildo horretatik frogatu nahi dugu ekoizpen-lerroaren birkonfigurazioa oinarri duten ekoizpen-sistema moldakorrek aukera emango dutela, etorkizunean, produktu desberdinak lote txikitan eta modu eraginkorrean ekoizteko.
Ikerketaren oinarria hau da: objektu mekatroniko autoprogramagarriak (MO), eta haien gaitasunen araberako definizioa.
Urriaren 4an ate irekien jardunaldi bat egin zen CESAren instalazioetan, eta han ikusi ahal izan ziren emaitzak.
