Berria

Platinoaren taldeko metalak berreskuratzeko prozesuak garatu dira PLATIRUS ekimenaren barruan; gaur egungo birziklatze-prozesuak baino eraginkorrragoak dira prozesu horiek

2021ko maiatzaren 13a
catalizador de vehículo junto a lingotes de platino

Egindako ikerketa laguntza garrantzitsu bat da industria ingurumen-jasangarritasunera bideratzeko

Lehengai sekundarioetatik abiatuta platinoaren taldeko metalak berreskuratzeko PLATIRUS ekimenean, berreskuratze-prozesu berritzaile eta errentagarriak garatu dira, platinoaren taldeko metalen (PTMak) hornikuntza-kate berri baterako oinarriak sortzeko.

Erronka hori bideratzeko, material horiek lortzeko ordezko iturriak aprobetxatzen dituzten prozesu eta teknologiak garatu dira PLATIRUS ekimenean; hona zein diren ordezko iturri horietako batzuk: ibilgailuetako katalizatzaile agortuak, hondakin elektriko eta elektronikoak eta meatzaritzako hondakinak.

Bereziki garrantzitsua da PTMak berreskuratzea, oso zaila baita haiek ordezkatzea. Automobilgintzako katalizatzaileen % 100 berreskuratuta bakarrik, 29 tona PTM merkaturatuko lirateke, eta, kantitate horrekin, ase egingo litzateke gaur egun eskaintzaren eta eskariaren artean dagoen arrakala.

2020ko lehengaien gailurra

Proiektuan garatu diren berreskuratze-prozesuak gaur egungo birziklatze-prozesuak baino eraginkorragoak dira. Izan ere, gaur egungo birziklatze-prozesuek energia-intentsitate eta kapital-inbertsio handiak behar dituzte. Lixibiazioaren eraginkortasuna areagotzea eta PTM puruak berreskuratzea bilatu dute prozesu berritzaile horiek.

Ikertzaile-talde batek 2020ko lehengaien gailurrean aurkeztu zituen ikerketaren emaitzak. PLATIRUS teknologiek ekonomia zirkularraren garapenean duten potentziala erakutsi zuten. Ikerketa hori laguntza garrantzitsua da industria ingurumen-jasangarritasunera bideratzeko, eta Europako enpresei berrikuntzaren abangoardian duten posizioa mantentzen laguntzen die.

Rutenioa, rodioa, paladioa, osmioa, iridioa, platinoa eta beste metal batzuk lehengai kritikotzat sailkatu dira. Erabilera asko dituzte, besteak beste, automobilgintzan eta elektronikan. Metal horiek urriak dira naturan, eta gaur egungo hornikuntzaren parte handi bat eremu geopolitikoki ezegonkorretatik inportatzen da.

Informazio gehiago

Europar Batasuna
Europar Batasunak finantzatutako proiektu bat da PLATIRUS: Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantzaketa jaso du, 730224 zk.-ko dirulaguntzaren bidez.