Berria

    Proiekzio termikoko sistema berritzaile bat merkaturatu dugu, Konbus+ izenekoa

    2022ko urtarrilaren 17a

    Proyección_térmica

    “Proiekzio termikoko ekipamenduak bi proiekzio-prozesu aurreratu konbinatzen ditu kontrol-unitate bakar batean”

    Abiadura handiko gainazal-estaldurak erreferentzia dira, industrian, osagaiak muturreko lan-baldintzetatik babestu behar direnean

    Konbus+ TECNALIAk egindako garapen bat da; HFPDneo + HVOAF teknologiak integratzen ditu abiadura handiko proiekzio termikoko sistema bateratu batean.

    Ekipamenduak bi prozesuak erabiltzen ditu piezetan malgutasun handienaz estaldura hobeak egiteko; hala, materialak, prozedurak eta teknologiak gainazal-ingeniaritzako balio-kate osoko osagai eta erabileren eskakizun espezifikoetara egokitzen dira.

    Konbus+, proiekzio termikoko sistema berritzailea

    Abiadura handiko gainazal-estaldurak erreferentzia dira industrian, osagaiak muturreko lan-baldintzetatik babestu behar direnean, osagaien gainazalak funtzionaltasun-gehigarri bat behar duenean eta, are, piezak fabrikatzean eta haien dimentsioak berreskuratzean.