Berria

    Railway Innovation Hub erakundean sartu gara, trenbide-mugikortasunaren berrikuntzako Espainiako klusterrean

    2019ko maiatzaren 22a

    Trengintzaren alorreko balio-kate osoko 49 enpresaz osatutako ekimen pribatua da

    Trengintzaren sektorean nazioartean teknologia eta ezagutza bultzatzeko sortu da Railway Innovation Hub. Askotariko ekintzen bidez egingo du hori: elkarlaneko I+Gko proiektuak sortu, teknologia eta know-howa merkaturatu, ekintzailetza eta zerbitzu espezializatuak ematea sustatu, eta trengintzako berrikuntzan munduko erreferentzia izan. Malagan du egoitza, Andaluziako Parke Teknologikoan.

    Ekimen pribatu hau 49 enpresak osatzen dute. Trenbide-sektoreko balio-kate osokoak dira; besteak beste, Alstom, Bombardier, Siemens, Ferrovial, Indra eta Talgo.

    Joan den apiriletik, gu ere bazkide gara; hain zuzen, Ikerketa eta Garapen Teknologikoko lehen zentroa gara. Enpresen eta gure gizartearen garapen zientifikoari eta teknologikoari laguntzea da gure xedea. Enpresekin dugun harreman-mota haien berrikuntza teknologikoaren mailaren araberakoa da. Enpresa bakoitzaren beharretara egokitzen gara.

    Batetik, laborategi-zerbitzuak ematen ditugu: TECNALIAko adituek ziurtatu eta balidatu egiten dituzte  merkatura doazen prozesuak eta sistemak. Horrez gain, I+G+Bko proiektu pertsonalizatuak egiten ditugu, teknologia erabiliz negozioetan inpaktua eragiteko.

    TECNALIA Venturesen bidez, konektatu egiten ditugu enpresak eta teknologia merkaturatzeko hiru oinarri nagusiak: negozioa sortzera bideratutako ideiak eta aktibo teknologikoak, negozio-profila duten eta ideia horiek soluzio bihurtzen dituzten pertsonak eta garapen horien alde egiten duten inbertitzaileak.

    Garraio jasangarria eta informazio-sistemak

    Garraio jasangarrian espezializatuak gaude, eta, zehazki, trengintzaren sektorean. Elementu gurpildunetarako teknologia eta prozesu berritzaileak lantzen ditugu material aurreratu eta arinekin; suaren aurkako soluzioak garatzen ditugu (suteen laborategia eta RTM ateak), eta trengintzako langileentzat, baditugu, besteak beste, ikuskaritza-zerbitzuak eta kudeaketa-laguntza, azpiegituretako eragiketak eta segurtasun- eta zibersegurtasun-zerbitzuak.

    Halaber, informazio-sistemak, tickeking-a eta beste sistema berritzaile batzuk garatzen ditugu bidaiarientzat, gailu mugikor adimendunetarako, haien esperientzia hobea izan dadin.

    Ikusi zer zerbitzu tekniko ditugun trengintzaren sektorerako:

    Tecnalia catalogo ferrocarril