Robotekin elkartean sartu gara robotika bultzatzeko

    2026ko ekainaren 26a

    Robotekin elkartean sartu gara robotika bultzatzeko

    "Aliantza honek berrikuntza teknologikoa sustatzen eta lehiakortasun industriala hobetzen du"

    Robotikaren arloko berrikuntza bizkortzeko aliantza estrategikoa

    Robotikaren arloko eragile gakoez osatutako Robotekin plataforman sartu gara. Horri esker, ikerketa aplikatuaren eta garapen teknologikoaren arloetan erreferente gisa dugun posizionamendua sendotzen dugu, baita gure lankidetza-sarea zabaldu ere, industriarako estrategikoa den arlo batean.

    Robotikak ezinbesteko papera jokatzen du sektore industrialen eraldaketan. TECNALIAn, automatizazio aurreratuan, adimen artifizialean eta sistema autonomoetan egiten dugu lan. Gaitasun horiek eraginkortasuna, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea ahalbidetzen die enpresei geroz eta exijenteagoak diren inguruneetan.

    • Robotekin ekosisteman sartzeak taldeko ekimen berriak garatzen lagunduko digu.
    • Halaber, ezagutza partekatzeko eta inpaktu handiko soluzio teknologikoak sortzeko aukera emango digu.

    Industrian inpaktua sortzeko lankidetza

    Robotekin elkartean sartzeak balioa ematen digu. Izan ere,
    • robotikan espezializatuta dagoen ekosistema bat da
    • enpresen eta eragile teknologikoen arteko ekimen kolaboratiboak sustatzen ditu
    • ezagutza epnresa-ehunera transferitzeko prozesua bizkortzen du
    • fabrikazio adimendunera bideratutako soluzioak garatzen dira
    Eredu horrek lankidetzan oinarritutako gure ikuspegia sendotzen du. Berrikuntza teknologikoek aliantza sendoak sortzea eskatzen dute, gaitasun zientifikoak industriaren behar errealekin lotzeko.

    Robotika lehiakortasunerako palanka gisa

    Robotika eraldaketa digitalaren eta fabrikazio adimendunaren oinarrietako bat da. TECNALIAn, ikuspegi artifiziala, adimen artifiziala eta automatizazioa integratzen dituzten sistema robotiko aurreratuak garatzen ditugu. Teknologia horiek prozesuak optimizatzen eta negozio-eredu berriak sortzen laguntzen dute.
    • Robotekin ekosisteman sartzeak sektoreko joerei aurrea hartzea ahalbidetzen digu.
    • Horrez gain, gaur egungo erronka industrialei erantzuten dieten soluzioak sortzeko daukagun konpromisoa sustatzen du.
    Ezagutu gehiago robotikaren alde egiten dugun apustuari buruz eta lortu garapen teknologiko berrietan gurekin kolaboratzeko argibideak.