Berria

    Saiakuntza mekanikoen gure laborategiak Oronarekin lan egingo du haien finkagailuak baliozkotzeko

    2019ko martxoaren 4a

    Saiakuntza bat diseinatu dute igogailu-kableen finkagailuen nekearekiko portaera ebaluatzeko

    TECNALIAren saiakuntza mekanikoen laborategiak, ORONArekin batera, saiakuntza bat diseinatu du igogailuen esekitze-kableen finkagailuek nekearekiko zer portaera duten ebaluatzeko. Laborategi horretan, materialen, produktuen eta sistemen portaera mekanikoa eta balio-bizitza baliozkotzen dituzte.

    TECNALIAk euskarri-mota batzuen balio-bizitza egiaztatu du, benetako funtzionamendu-egoerak simulatuz –hala nola jasotze-kargak– igogailuaren ibilbide osoan duten noranzkoa kontuan hartuta. Egitura-segurtasuneko laborategi bat dugu, eta, han, diziplina anitzeko lantalde esperientziadun batek produktuen eta sistemen portaera mekanikoa eta balio-bizitza analizatzen eta ebaluatzen ditu, simulazioaren, saiakuntzaren eta kalkulu-tresnen bidez.

    Gure adituek asko dakite materialez, haien propietateez eta hondatze- eta hutsegite-mekanismoez, eta horrek aukera ematen digu gure zerbitzuak eskaintzeko —materialak hautatzeko zerbitzuak, hutsegite-analisia, bizitza-iragarpena, kaltearekiko tolerantzia, eta abar— alor guztietan —mekanika, korrosioa, marruskadura, tenperatura altuak, eta abar—.

    ORONAren jarduera nagusiak dira mugikortasun-soluzioak (adibidez, igogailuak, eskailera mekanikoak, arrapalak eta korridoreak) diseinatzea, fabrikatzea, instalatzea, mantentzea eta modernizatzea, eta uste osoa jarri du gugan igogailuen esekitze-kableen finkagailuen nekearekiko portaera ebaluatu eta baliozkotu dezagun.

    Harremanetarako

    Elena Morales, Laboratorio de Ensayos Mecánicos

    TECNALIA Industry Labs.