Berria

      Soluzio teknologikoak garatzen ditugu, laneko segurtasuna hobetzeko

      2025ko maiatzaren 14a

      Damos vida a la tecnología SIXTHSENSE para mejorar la seguridad de trabajadores en la Industria 4.0

      "6SAVA ekimenak teknologia eta berrikuntza bizkortzen ditu Serbian, Kroazian eta Bosnia-Herzegovinan”

      TECNALIAk SIXTHSENSE teknologia garatzen dihardu, 6SAVA ekimenaren esparruan laneko segurtasuna hobetzeko

      SIXTHSENSE teknologia sortu dugu laneko segurtasuna hobetzeko. Osasuna kontrolatzeko gure gailu eramangarria eta kudeaketa operatiborako gure IKT soluzioa 4.0 Industriako zenbait aplikaziotara egokitzen ari gara, mundu errealean heda dadin eta inpaktua izan dezan bermatzeko. Adibidez, langileen segurtasuna eta efizientzia operatiboa hobetu dadin industria-inguruneetan, hala nola fabriketan, eraikuntza-obretan eta arrisku handiko fabrikazio-inguruneetan.

      Hori guztia 6SAVA ekimenaren barruan dago. Ekimen horrek 30 hilabeteko iraupena du, Europako 4 herrialdetako 5 bazkide biltzen ditu eta mugaz gaindiko lankidetzaren eta esperientziaren balioa azpimarratzeko helburua du. TECNALIA buru duen ekimen horrek teknologiaren balioespenaren eta ustiapenaren ikuspegi globala bermatzen du, eta bat egiten du Sava ibaiaren eskualdeko behar estrategikoekin. Ekimenak teknologia eta berrikuntza bizkortzen ditu hiru herrialdetan: Serbia, Kroazia eta Bosnia-Herzegovina.

      Urtebete Sava ibaiaren eskualdean berrikuntza bultzatzen

      Lehenengo urtea igarota, Sava ibaiaren eskualdeko industriaren, ikerketaren eta politikaren arteko lankidetza eraginkorraren oinarriak ezarri ditu. Lehenengo urteko mugarri nagusiak:

      • Lehenengo urtean, ekimenaren esparru nagusiak ezarri dira. Adibidez, onlineko presentzia indartzea, eta hasierako erakusle teknologikoak garatzea, intereseko eragileen sare zabal bati gure teknologia erakusteko.
      • Ahaleginen muina izan da I+Ga finantzatzen duten eskualde-ekimenak lerrokatzea, ezagutza barnean eta kanpora transferituz.
      • Esparru-akordio bat lortu da 6SAVAko koordinatzailearen, TECNALIAren eta Banja Luka hiriko Garapen Agentziaren (CIDEA) artean, eskualdeko lankidetza indartzeko eta berrikuntza-ekosistema sendotzeko.
      • Mugarri garrantzitsua izan da 6SAVAren Teknologia Asimilatzeko Plataforma abiaraztea. Haren helburua da Partzuergoan garatutako neurrirako zerbitzuekin eta soluzio berritzaileekin konektatzea azken erabiltzaileak. Zentro digital horrek alderdi interesdunak konektatzen ditu, lankidetza sustatzen du eta babes industrialaren eta zibilaren eremuetan berrikuntza teknologikoak ezartzen laguntzen du.

      Etorkizunari begira, Partzuergoaren helburua izango da 6SAVA plataforma zabaltzea eta teknologia ezartzeko eta lankidetzan aritzeko ardatz nagusi gisa kokatzea.

      Hauek dira hurrengo urrats batzuk:

      • Teknologiaren hedapen pilotua.
      • Berrikuntzak industriaren eta politikaren beharretara hobeto egokitzea.
      • Elkartzea sustatzea eskualdeko ekosistema indartzeko.
      • Finantzaketa-aukerak bilatzea, teknologia modu eraginkorrean txertatzeko.

      6SAVAri buruz

      6SAVA (6thSense Asset Valorisation Action) koordinazio estrategikoari laguntzeko ekintza bat da, H2020ko SIXTHSENSEren emaitza helduak merkatu zabalago batera bultzatzeko.

      6SAVA partzuergoak ikuspegi globala bermatzen du teknologiaren balioespenaren eta ustiapenaren arloan, TECNALIA, Telegroup Croacia (Kroazia), Telegroup Bosnia (Bosnia-Herzegovina) eta Global Electronic Solution (Serbia) buru direla. Ikuspegi hori bat dator eskualdeko behar estrategikoekin.

      Ekimenaren ardatza SIXTHSENSEn garatutako aktiboen balioespen estrategikoa da, zeinaren helburua baita osasunaren zaintzako eta eragiketen segurtasun eta efizientziako estandar berriak ezartzea muturreko industria-inguruneetan lehenengo esku hartzen dutenentzat eta langileentzat.

      SIXTHSENSEk sistema berritzaile bat garatu du, muturreko inguruneetan lehendabizi esku hartzen duten pertsonen bizi-parametroak monitorizatzeko. Ekimenak bi aktibo baliatzen ditu:

      • Osasuna monitorizatzeko gailu bat, fisikoki exijenteak diren fabrikazio-lanetan langileen segurtasuna bermatzen duena. Lehenengo aplikazioa zementu-, petrokimika- eta papergintza-industrietan izango da.
      • Suhiltzaileen kudeaketa operatiborako soluzio informatiko integrala, orokortzeko eta babes zibilaren sektore osoan aplikatzeko potentziala duena.