Berria

    “SRT” soluzioaren garapenean laguntzen ari gara; nahasmendu bipolarra duten pazienteen tratamenduetako dosiak optimizatzea da helburua

    2019ko urriaren 4a

    Adimen artifizialean oinarritutako algoritmoak erabiltzen ditu teknologia honek

    Medikuntzari zuzendutako soluzio integral bat lortzeko ari gara lanean, adimen artifizialean oinarritutako algoritmo-sorta batean oinarrituta: pazienteei agindu beharreko litio-dosi egokiena zein den zehazten du, litemia kalkulatu eta gorabeherak ekiditeko eredu prediktiboak oinarri hartuta. Litioa erabiltzen duten tratamenduetako erreferentzia-balioa da litemia; litioa hartzen denetik 12 ordura odolean dagoen kontzentrazioa adierazten du.

    Eragin klinikoaren parametro ugariren arabera baloratzen da soluzioaren eraginkortasuna, eta pazienteen bizimodu, elikadura eta loaren kalitateari buruz denbora errealean jasotako datuak baliatzen ditu.

    Denbora errealean bildutako datuak ere erabiltzen ditu, eta ElCode azal barneko partxeen bidez komunikatzen da pazientekin.

    TECNALIAn garatutako teknologia honek odolean dagoen litio-kontzentrazioa kontrolatzen du, eta pazienteari zenbat eman behar zaion jakiteko eta monitorizatzeko balio du. Gainera, mugikorreko aplikazio bat eta jarduera-eskumuturreko bat ditu, zeinak emaitza kliniko guztiak ematen baititu.

    2020ko irailean merkaturatzea aurreikusten da.