Berria

    Suaren aurkako segurtasunari buruzko trebakuntza neurrira

    2023ko apirilaren 24a

    Formación seguridad frente al fuego

    "Bezeroaren beharrak asetzeko berariaz diseinatutako programa bati jarraitzen diogu"

    Aurrez aurreko eta onlineko trebakuntza-ikastaro ugari eskaintzen ditugu

    TECNALIAk 25 urtetik gorako esperientzia du arlo horretan, eta haren Suteen Kontrako Segurtasun Laborategiak askotariko trebakuntza-saioak eskaintzen ditu, online nahiz presentzialki. Material, produktu eta sistemek sutan duten portaeran aditu diren gure kideek ematen dituzte trebakuntza-jarduera horiek.

    Ikastaroak suaren arloan gehiago ikasteko interesa duten pertsonei zuzenduta daude, hala nola eraikuntza-, industria- edo garraio- sektoreetako osagai edo sistemen fabrikatzaileei, elkargo profesionalei, ikerketa-zentroei, unibertsitateei edo administrazio publikoei.

    Neurrira diseinatutako prestakuntza-jarduerak

    Neurrira diseinatutako prestakuntza-jarduera horietan, materialen, produktuen eta sistemen portaerarekin lotutako hainbat gai lantzen dira: sutea eraikuntza-elementuetan zabaltzea, egitura eta elementu banatzaileek suaren aurka duten erresistentzia eta/edo material eta produktuek industriaren, mugikortasun elektrikoaren edo energiaren sektorean duten suarekiko erreakzioa, besteak beste.

    Prestakuntzako helburuak lortzeko, zenbait tresna eta metodologia erabiltzen dira, hala nola helmugako herrialdeetako arauen azterketa, su-saiakuntzen interpretazioa edo benetako suteen kasuak aztertzea.