Berria

    TECNALIA Beckhoff Solution Provider gisa onartu dute.

    2025ko uztailaren 23a

    TECNALIA Beckhoff Solution Provider

    "Automatizazio- eta monitorizazio-soluzio aurreratuak garatzen eta ezartzen egindako lanaren aitortza"

    TECNALIA Beckhoff Solution Provider gisa onartu dute, eta, beraz, industria-automatizazioan duen lidergoa sendotu du

    TECNALIA Beckhoff Solution Providersen nazioarteko sarean sartu da ofizialki. Aitortza horrek sendotu egiten du industria-automatizazioaren esparruan berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa.

    Beckhoff Automationek emandako izendapen horrek aitortu egiten ditu datuak kontrolatzeko, eskuratzeko eta tratatzeko PC-oinarriko teknologietan espezializazio-maila handia duten erakundeak. Beckhoff Solution Providersen ezaugarri nagusiak dira, besteak beste, haien etengabeko gaitzea, esperientzia teknikoa eta industria-erronka zorrotzenei erantzuten dieten soluzio pertsonalizatuak garatzeko gaitasuna.

    Automatizazioa eta monitorizazioa

    TECNALIAk nabarmentzen du sare estrategiko horren parte izatea errekonozimendu bat dela automatizazio- eta monitorizazio-soluzio aurreratuak garatzeko eta ezartzeko egindako lanagatik, bai eta sektoreko azken berrikuntzen abangoardian egoteko egindako prestakuntza-lanagatik ere.

    Aliantza horri esker, TECNALIAk, estatuko industrian erreferente teknologiko gisa duen posizionamendua indartzeaz gain, berretsi egiten du Beckhoff teknologiaren gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatzen dituzten proiektuei laguntza espezializatua, gaikuntza eta garapena eskaintzeko duen ahalmena.