TECNALIA, berriro ere, Espainian lan egiteko 100 enpresa onenen zerrendan

    2025ko urriaren 10a

    TECNALIA en el TOP 100 de las mejores empresas para trabajar en España

    “TECNALIAko kide guzti-guztiek egin dute posible aintzatespen hori”

    TECNALIA, berriro ere, lan egiteko 100 enpresa onenen artean dago, Actualidad Económica aldizkariak osatutako zerrenda entzutetsuaren arabera

    Epaimahaiak bere balorazioan nabarmentzen duenez, TECNALIAk bere pertsonen garapena berrikuntzaren, bikaintasunaren eta eragin teknologikoaren funtsezko eragiletzat hartzen du. Ikuspegi horrek talentua, hazkunde profesionala eta norbanakoaren konpromisoa jartzen ditu gure kulturaren erdigunean; horrela, ezagutza partekatzeko, gaitasun berriak garatzeko eta etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiteko ingurune bat sustatzen da.

    Lorpen hau egunero egiten dugun guztian jartzen dugun pasioaren, konpromisoaren eta talentuaren emaitza da. Bigarren urtez jarraian, aitorpen honek gure pertsonekiko dugun dedikazioa azpimarratzen du, baita elkarrekin eraikitzen dugun proiektua ere; proiektu horretan, profesional bakoitzak bere esperientzia eta espezializazioa eskaintzen ditu, industria zein gizartea eraldatuko dituzten irtenbide teknologikoak sortzeko.

    Izan ere, aurrerapen, proiektu eta berrikuntza bakoitzaren atzean, gauzak posible egiten dituzten pertsonak daude. Eskerrik asko TECNALIAren parte zareten guztioi, hau posible egiteagatik.

    87. postutik 38.era

    Eta aurten, aurrerapauso handia eman dugu: 49 postu igo eta 38. postura iritsi gara; horri esker, Espainian lan egiteko onenak diren 40 enpresen artean gaude.

    Aurrerapen nabarmen honek gure bilakaera islatzen du, eta gure pertsonekiko, talentuarekiko eta garapen profesionalarekiko dugun konpromisoa indartzen du. Aitorpen honek hazteko, berritzeko eta ikuspegi partekatu bat izateko aukera ematen digun ingurunea eraikitzen jarraitzera bultzatzen gaitu.

    Ikusi Actualidad Economikaren ranking osoa