Berria

TECNALIA eta UNDERFIRE, elkarrekin neurgailu elektrikoak ziurtatzeko

2023ko maiatzaren 10a
Acuerdo de colaboración entre TECNALIA y UNDERFIRE

“Neurgailu elektriko adimendunak ziurtatzea funtsezkoa da, funtzionamendu egokia eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko”

Txileko Gobernuak lankidetza hau baliozkotu du

TECNALIAk lankidetza-hitzarmena izenpetu du energia elektrikoaren neurgailuak ziurtatzen espezializatutako Txileko UNDERFIRE enpresarekin. Txileko Gobernuaren Elektrizitate eta Erregaien Superintendentziak baliozkotu du zerbitzu-hitzarmen hau, zeinaren helburua baita Energiaren Batzorde Nazionalaren eskakizunak betetzea.

TECNALIAren eta UNDERFIRE enpresaren arteko akordioaren erdigunean neurgailu elektrikoak ziurtatzea dago, funtzionamendu egokia eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Gainera, TECNALIAk elektrizitate-saiakuntzen zerbitzu ugari eskain ditzake bere laborategietan.

TECNALIAk elektrizitate-saiakuntzen zerbitzu ugari eskaintzen ditu

TECNALIA bezalako laborategi batean neurgailu elektrikoei saiakuntzak egitea funtsezkoa da, neurketa-emaitzen zehaztasuna eta fidagarritasuna bermatzeko.

  • Lehenik eta behin, saiakuntzei esker neurgailu elektrikoen zehaztasuna egiazta daiteke, hau da, neurgailuak lortutako emaitzak doitasun handiko neurketa-ereduekin konpara daitezke, doitzeko eta ziurtatzeko neurketak fidagarriak direla. Gainera, saiakuntzei esker, egiazta daiteke neurgailu elektrikoen zehaztasuna zenbatekoa den egoera jakin batzuetan, hala nola korronte-karga handiak edo oso tentsio txikiak neurtzean, eta hori lagungarria da bermatzeko neurgailuak egokiak direla erabiltzen diren zereginerako.
  • Bigarrenik, laborategietako saiakuntzak neurgailu elektriko mota berriak ikertzeko eta garatzeko ere erabiltzen dira, xedetzat harturik gailuen zehaztasuna eta fidagarritasuna hobetzea, gailuei funtzionaltasun berriak ematea eta teknologia aurreratuagoak garatzea. Horrela, elektrizitate-neurketen emaitzen kalitatea hobetzen da eta , gailu elektrikoak aplikatzean energia-efizientzia eta segurtasun handiagoa izatea sustatzen da.

Laburbilduz, neurgailu elektrikoen laborategiko saiakuntzak ezinbesteko alderdia dira ekipo elektrikoak fabrikatzeko eta garatzeko prozesuan. Elektrizitate-neurketen kalitatea eta zehaztasuna hobetzeko aukera ematen dute, eta horrek eragin zuzena du energia elektrikoa aplikatzearen segurtasunean eta efizientzian.

TECNALIAren eta UNDERFIREen arteko lankidetza hau inflexio-puntu bat da Txileko industria elektrikoan.

Akordio hau bideratzea, eta Txileko Gobernuaren Elektrizitate eta Erregaien Superintendentziak baliozkotzea, mugarria da herrialde hartako industria elektrikorako. Neurgailu elektriko adimendunak eta zehaztasun eta kalitate handiko beste produktu elektriko batzuk ziurtatzea ezinbestekoa da funtzionamendu egokia eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Lankidetza honi esker, hobera egiten du industriarekiko eta, oro har, teknologia elektrikoarekiko konfiantzak. Saiakuntza elektrikoetan emaitza zehatzak eta fidagarriak bilatzen dituzten bezeroek konfiantza izan dezakete bi enpresen esperientzia eta ezagutza konbinatuetan.