"Dell Technologies Forum 2025; eraldaketa digitala eta AA industria-inguruneetan txertatzea"
Dell Technologies Forum 2025: AAren aroan joera markatzen duen foroa
Dell Technologies Forum 2025ean, lider teknologikoak, ITko arduradunak eta erabakitzaile estrategikoak bildu ziren, honako hau eztabaidatzeko: nola ari diren birdefinitzen enpresa-produktibitatea adimen artifiziala, datu zentro bereiziak eta AA duten PCak. Berrogei saio baino gehiagotan, AMD, Microsoft, NVIDIA edo Nutanix konpainiek hartu zuten parte ekitaldian, zeina berrikuntza teknologikoaren erreferente gisa finkatu baitzen.
TECNALIA, protagonista etorkizun digitalari buruzko elkarrizketan
Negozio Garapeneko zuzendari Fernando Quero lankideak kasu arrakastatsuei eskainitako tartean hartu zuen parte, zeinean gure ikuspegia ezagutzera eman baitzuen, arlo hauen berehalako erronkei buruz: industria, energia, mugikortasuna, osasuna eta hiriak. KATEA plataforma bakar eta berezien multzoak azpiegitura adimendun, seguru eta jasangarrietarako trantsizioa bizkortzeko motor gisa duen garrantzia nabarmendu zuen. KATEAk superkonputazio-zentro bat, datu-laborategi bat eta hodei pribatu bat konbinatzen ditu, haien bidez edozein arlotan eta modu integralean proiektu digitalei ekiteko.
Hurrengo hamarkadarako hiru erronka estrategiko
- Gaitasun zientifiko eta teknologikoak eskalatzea, adimen artifizialean, biki digitaletan eta konputazio aurreratuan oinarritutako soluzioen eskaerari erantzuteko.
- Datuak eta prozesuak orkestratzea, honako hauek integratzen dituzten ingurune konplexuetan: sentsorika kuantikoa, edge computing edo ertzeko konputazioa eta superkonputazioan entrenatutako AA ereduak.
- Erresilientzia eta jasangarritasuna bermatzea, eta, horretarako, aztarna energetikoa murriztea eta azpiegitura kritikoak optimizatzea.
Testuinguru horretan, KATEAren heldutasuna indartzen du Dell Technologies bazkide estrategikoak, errendimendu handiko konputazio-soluzioen, AI-ready arkitekturen eta plataforma eskalagarrien bidez.
