Berria

TECNALIAk aurreikusten du 2024rako % 26 handituko duela bere jarduera eta industrian eta gizartean duen eragina indartuko duela

2021ko irailaren 30a
TECNALIA plan estratégico

Gure misioa ikerketa teknologikoa oparotasun bihurtzea da, eta ikerketa teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez mundu hobe bat eraikitzea.

TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak bere Plan Estrategiko berria abiarazi du, arreta datozen hiru urteetan jarrita. Industrian eta gizartean duen inpaktua indartzea izango da helburua. Patronatuak onartu berri duen TECNALIA 2024 planak hobekuntza ekonomikoa eta soziala ikerketa teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez indartu nahi du, eta enpresen eta gizartearen eraldaketa-eragile gisa posizionatu nahi du, haiek etorkizuneko erronketara egokitu daitezen; zehazki, erronka hauetara: eraldaketa digitala, fabrikazio adimenduna, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, hiri-ekosistema eta osasun pertsonalizatua.

Hala aurkeztu dute gaur, prentsaurrekoan. TECNALIAko zuzendari nagusiak, Jesús Valerok, honela adierazi du: “gure misioa ikerketa teknologikoa oparotasun bihurtzea da, eta ikerketa teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez mundu hobe bat eraikitzea. Aldi estrategiko berri bati ekingo diogu, ingurunean sortzen dugun inpaktua zabaltzeko, modu adimentsuan hazteko, gure bikaintasun teknologikoa areagotzeko eta pertsonentzako erakargarria den TECNALIA bat eraikitzeko, irekia eta konektatua eta, jakina, efizientea”.

Informazio gehiago