TECNALIAk eta KAAMek bat egin dute adimen artifizialaren bidez osasuna goitik behera aldatzeko

    2026ko uztailaren 9a

    "Hitzarmenak datu sintetikoetan oinarritutako produktuak sortzetik lengoaia-eredu aurreratuak inplementatu bitarteko prozesua barne hartuko du"

    TECNALIAren I+Gren potentzia eta KAAMen bizkortasuna uztartzen dituen hitzarmen estrategiko bat sinatu dugu osasunaren digitalizazioa eta kudeaketa bizkortzeko

    Abangoardiako ikerketaren eta inplementazio teknologikoaren elkarguneak aurrerapauso erabakigarri bat eman du. TECNALIAk eta KAAMek harreman estrategikoko esparru-hitzarmen bat egin dute, zeinak asmo argia daukan: osasun-kudeaketari aplikatutako adimen artifizialeko (AA) sistemen diseinua eta garapena lideratzea.

    Osasun-sistemen eraginkortasuna lehentasun orokor den honetan, aliantza hau ez da azalean geratzen.

    Hitzarmenak erronka konplexuei heltzea du helburu, hasi datu sintetikoetan oinarritutako produktuak sortzetik eta osasun-erakundeen kudeaketa optimizatzeko berariaz diseinatutako lengoaia-eredu aurreratuak (LLMak, SLMak eta RAGak) inplementatzeraino.

    Teoriatik merkatura: aliantzaren balioa

    Bat-egite hori urratzailea da, entitateon profilak elkarren osagarri dira eta. TECNALIAk, alde batetik, bere gihar zientifikoa eta gizartean eragiteko gaitasuna jartzen ditu, 1.500 adituz osatutako bere taldearen bitartez; KAAMek, bestetik, soluzio berritzaileak garatzeko dituen bizkortasuna eta malgutasuna jartzen ditu, bai eta adimen artifizialari eta zibersegurtasunari loturiko software kritikoaren hedapenean duen espezializazioa ere.

    • Hitzarmenak, softwarea garatzeaz gain, "antena teknologiko" handi bat ezartzea ere aurreikusten du. Mekanismo horren bidez, joerak denbora errealean monitorizatu ahal izango dituzte bi alderdiek, baita negozio-aukera espezifikoetako azken berrikuntzak eraldatu ere. Horri guztiari esker, teknologia osasun-sistemara eta gizartearengana heltzen dela berma dezakete, laborategian geratu beharrean.
    • Mugimendu horrekin, KAAMek osasunaren aldeko apustu estrategikoa bizkortu du eta TECNALIAk, bestalde, bere papera sendotu du etorkizuneko osasunerako eraldaketa sustatu nahi duten enpresentzako ezinbesteko bazkide teknologiko gisa.
    • Aliantzaz gain, KAAM TECNALIAren enpresa bazkideen ekosisteman sartu da, zeinak 70 entitate baino gehiago baititu.