Berria

TECNALIAK eta UPV/EHU-k afiliazio bikoitzeko ikertzaile programa bat abiarazi dute

2020ko azaroaren 10a
Jesús María Blanco y Estibaliz Garrote

Jesús María Blanco, TECNALIAri lotutako ikertzaile elkartu gisa, eta Estibaliz Garrote, ikerketarako lankide akademiko gisa UPV/EHUn, afiliazio bikoitzeko lehen bi pertsonak dira

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak beste urrats bat eman dute elkarrekin lankidetza estrategikorako duten harremanean, programa berri bat abiarazi baitute. Horrek ikertzaileen afiliazio bikoitzerako formulak jasotzen ditu, lankidetza bultzatzeko mekanismo gisa, eta interes komuneko gaietan jarduera eta posizionamendua indartzeko aukera ematen du.

Erakunde horietako bakoitzak formula egokiak ditu afiliazio bikoitz horretarako: batetik, TECNALIAri lotutako ikertzaile elkartua unibertsitateko pertsonentzat, eta bestetik, ikerketarako lankide akademikoa UPV/EHUn Teknologia Zentroko pertsonentzat.

Jesús María Blanco, TECNALIAri lotutako ikertzaile elkartu gisa, eta Estibaliz Garrote, ikerketarako lankide akademiko gisa UPV/EHUn, afiliazio bikoitzeko lehen bi ikertzaileak dira.

Informazio gehiago prentsa oharrean