"Posizio bertikal erregulatuan jarritako sare batek lan-eremuan erortzeko arriskua ezabatzen du"
Obrako segurtasun-sareen ebaluazio teknikoa, UNE EN 1263-1 eta UNE EN 13374ren arabera
Eraikuntza-obretako altuera-segurtasunerako soluzioek, eraginkorrak izateaz gain, Europako estandar teknikoekin bat etorri behar dute. Testuinguru horretan, bereziki garrantzitsua da segurtasun-sareen egokitasuna ebaluatzea, produktuen fidagarritasuna eta haiek merkatuan onarpena izatea bermatu nahi duten fabrikatzaileentzat.
U motako segurtasun-sareetan espezializatutako saiakuntzak
TECNALIAk saiakuntza espezializatuak egiten ditu, Azpeitiko laborategian, obrako behin-behineko babes-sistema gisa erabiltzen diren segurtasun-sareei buruz.
- Haien artean U motako sistema nabarmentzen da. Bertikalki instalatutako sare batean datza, zeinak, UNE EN 1263-1 arauak araututako S, T eta V motako sistemek ez bezala, lan-eremuan erortzeko arriskua ezabatzen baitu.
- Sistema hori soluzio hibridotzat jotzen da (segurtasun-sarearen eta babes-barandaren artekoa). Bereziki eraginkorra da estalki lauetan, eskaileretan eta plano inklinatuetan.
Produktu horiek, ertzeko babes moduan erabili ahal izateko, UNE EN 1263-1 eta UNE EN 13374 arauen baldintzak bete behar dituzte aldi berean. TECNALIAk, saiakuntza dinamikoen bidez, benetako erorikoak eragiten ditu. Proba fisiko-mekanikoak eta zahartzearenak ere egiten ditu, ingurumen-baldintza kaltegarrien aurrean materialek duten erresistentzia, elastikotasuna eta iraunkortasuna egiaztatzeko.
Ebaluazio teknikoak, produktuaren portaera baldintza errealetan baliozkotzeaz gain, balio erantsi komertziala ematen du, obrako segurtasuna hobetzen du eta araudia betetzea errazten du. TECNALIAk, eskala errealeko saiakuntza horiek egiteko, bere esperientzia eta Espainian bakarra den ekipamendua jartzen ditu fabrikatzaileen eskura.
