"Gaitasun akreditatua duen Europako laborategi bakarra gara; CAN/ULC-S134-13 araua"
Fatxadetako suteen eskala handiko saiakuntzen akreditazioaren irismena zabaldu dugu, Kanadako CAN/ULC-S134-13 araua gehituta.
TECNALIA liderra da ikerketa eta garapen teknologikoan eta estatuko erreferentziazko laborategia da. Duela gutxi, ENAC akreditazioaren irismena zabaldu du, fatxadetarako suteen eskala handiko saiakuntza-metodo bat gehituz (CAN/ULC-S134-13: Kanpo-hormen multzoetarako suteen saiakuntza-metodo estandarra.), horrela fatxadetako eskala handiko saiakuntzak egiteko ahalmena handitzen da.
- TECNALIAren Su Laborategia nazioartean ezaguna da, eta bazuen jada fatxadetako eskala handiko saiakuntzen zerrenda bat, ISO/IEC 17025 akreditazioarekin, 2018an fatxadetarako eskala handiko saiakuntzen laborategia martxan jarri zuenetik. Lehen hurbilketa gisa, BS 8414 arau britainiarra hartu zen erreferentziatzat, eta berehala gehitu zen akreditazioaren irismenean.
- 2020an, NFPA 285 araua gehitu zen, Estatu Batuetako fatxadetako suteen hedapena probatzeko eta ebaluatzeko erreferentziako araua; gainera erreferentzia baliagarria zen Ekialde Ertaineko merkaturako, adibidez, Dubaiko Suteen Aurkako eta Bizi Segurtasuneko Kodea betetzeko.
- Gehitu den azken araua, CAN/ULC-S134a, Kanadako arau nazional bat da. Horrela, Europatik kanpo erabiltzen diren saiakuntza-arauak eskaintzen dituen Europako laborategi bakarra bihurtu gara.
Fatxadetako eskala handiko saiakuntza akreditatuak egiteko TECNALIAk duen gaitasuna
- BS 8414-1: Eraikin bateko fatxadari aplikatuta dauden eta kargarik jasaten ez duten estaldura-sistemetarako saiakuntza-metodoa
- BS 8414-2: Altzairuzko egitura batek jasaten dituen, han finkatuta dauden eta kargarik jasaten ez duten estaldura-sistemetarako saiakuntza-metodoa
- NFPA 285: Osagai erregaiak dauzkaten eta kargarik jasaten ez duten Kanpo-hormen multzoetarako suteen hedapenaren ezaugarriak ebaluatzeko suteen saiakuntza-metodo estandarra
- CAN/ULC-S134-13: Kanpo-hormen multzoetarako suteen saiakuntza-metodo estandarra.
Akreditazioaren irismena
CAN/ULC-S134 akreditazioak kanpo-hormen multzo baten portaera ebaluatzen du sute-baldintza espezifiko eta kontrolatuetan, eta sute baten ondorioz hormako irekidura batetik aireztatzen den konpartimentu batek suarekiko duen esposizioa irudikatzen du. Arauak ebaluazio-metodologia eta -irizpideak eskaintzen ditu kanpo-hormen multzoen errekuntza-ezaugarri konparatiboak zehazteko, honako hauek kontuan hartuta:
- Sua kanpoko azaleran nola hedatzen den.
- Kanpoko azalerako bero-fluxua.
- Saiakuntzako laginaren barruan sua nola hedatzen den.
Eraikuntzako sektore hau etengabe aldatzen eta hedatzen ari da, eta TECNALIA kide estrategikoa da harentzat; zerbitzu integrala eskaintzen du fatxadetako suteen aurkako portaerari dagokionez, eta, horrez gain, fatxaden eta haien osagaien fidagarritasuna, eraginkortasuna eta segurtasuna karakterizatzen eta ebaluatzen ditu.