TECNALIAk ZETAKen San Mameseko ikuskizunera eraman du berrikuntza teknologikoa

    2026ko uztailaren 9a

    MitoaroaIII_zetak_robotika_tecnalia

    "Proiektua erronka teknologiko handia eta mugarri izan da TECNALIArentzat"

    TECNALIAren teknologiak #ZETAK taldearen San Mamesko ikuskizunean lagundu du

    ZETAKek bi kontzertu izan zituen aurreko ostiralean San Mamesen, ekainak 19an, ostiralez, eta ekainak 20an, larunbatez. Kontzertuok ikuskizun berritzaileenetako gisa finkatu dira gaur egungo panorama musikalean. Taularatze indartsua konbinatzen dituzte, non teknologiak paper nagusia jokatzen duen.

    Eragin artistikotik harago, zuzenekoari dimentsio berri bat eman dioten soluzio teknologiko aurreratuak integratu izanak bereizi du ekitaldia.

    Teknologia taula gainera

    Kontzertuaren osagai bereizgarrienetariko bat zuzeneko emanaldian TECNALIAk programatu eta operatutako sistema robotiko bat txertatu izana da, Zetaken lantaldearen proposamen artistikoan oinarrituta.

    • Robotak kamera bat eta eta mugitzeko gaitasuna dauzka eta Pello Reparaz artistaren musikarekin eta elkarreraginarekin sinkronizatzeko programatuta dago. Hala, esperientzia bisual dinamiko eta inguratzaile bat eskaintzen die ikusleei.
    • Osagai eszeniko soil bat izatetik harago, robota ikuskizunaren parte aktiboa izan da eta kontzertuan musikaren erritmoari lagundu dio. Gainera, I+Garen kontzeptu artistikoa sendotu duen estetika berritzailea dauka.

    Artearen eta teknologiaren arteko benetako fusioa

    Proiektua Mitoaroa III ekimenaren baitan dago kokatuta eta Zetak-en lantalde artistikoarekin elkarlan estuan garatu da. TECNALIAko taldearentzat erronka teknologiko handia izan da, baita mugarri ere. Besteak beste, honako alderdi hauek jorratu ditu:

    • Mugimendu robotikoak musikaren denborekin zuzenean zehazki sinkronizatzea.
    • Pello Reparaz artistaren elkarreraginarekin denbora errealean integratzea.
    • San Mames estadioa bezalako ingurune konplexu eta exijente batean, kontzertu bakoitzean 40.000 ikusleren aurrean, fidagarritasunez jardutea.

    Hori guztia, teknologiaren eta sorkuntza artistikoaren arteko fusio naturala lortzeko.

    Horretarako, diseinu-, programazio- eta entsegu-lanak egin dira aldez aurretik, robotaren koreografiak definitzeko eta hura ekoizpen-taldearekin koordinatzeko.

     TECNALIAren ekarpena

    Ikuspegi teknologikotik, TECNALIAk zeregin hauetan egin ditu ekarpenak:

    • Robotaren programazio aurreratuan eta musikarekiko sinkronizazioan
    • Ikuskizunaren ekoizpenarekiko integrazio teknikoan
    • Entseguetako eta bi kontzertuetako zuzeneko laguntzan

    Ikuspegi horrek, funtzionamendu teknikoa bermatzeaz gain, teknologia esperientzia artistikoaren zerbitzura egotea ziurtatu du. Hala, emozioz betetako ikuskizun bat sortu da, zeinak San Mamesko ikusle guztiak hunkitu baititu.

    Zuzeneko ikuskizunen belaunaldi berri baterako bidean

    Emaitza ohiko formatutik harago doan kontzertu bat izan da. Esperientzia murgiltzaile bat eskaini du, non berrikuntza teknologikoa hizkuntza eszenikoaren zati gisa integratzen baiten.

    Halako ekimenek atea irekitzen diote zuzeneko ikuskizunak ulertzeko beste modu bati, non diziplina batzuk (besteak beste, robotika edo ikusmen artifiziala) naturalki integratzen baitiren musikaren industrian.

    ZETAKen kontzertuak, bere proposamen artistikoaz gain, aitzindaria den soluzio teknologiko bat txertatu izanagatik nabarmendu dira. TECNALIAk bere jakintza jarri du haietan, berrikuntza ikuskizunaren osagai funtsezko eta bereizgarri bihurtzeko.