Berria

      TECNALIAren kable-robotikak segurtasuna bermatzen du eragiketa arriskutsuetan

      2024ko abuztuaren 13a

      robótica_cables_tecnalia

      "Kableen robotikako berrikuntzak aurrerapen erabakigarria dira manufaktura adimendunerako"

      TECNALIAren kable-robotikak segurtasuna bermatzen du eragiketa arriskutsuetan, eta lan-istripuak murrizten ditu

      TECNALIAren kable-robotikak segurtasuna bermatzen du eragiketa arriskutsuetan; lan-istripuak murrizten ditu; eragiketen zehaztasuna eta produktibitatea areagotzen ditu; zeregin eta sektore askotara egokitzen da, eta, hala, industria-eragiketen moldakortasuna hobetzen du.

      Erabilera nabarmenen artean, fatxadetako lan bertikaletarako kable-robot berritzaile bat dugu, obrako segurtasuna eta efizientzia areagotzen dituena. Kable-robot batean ikuspen artifiziala inplementatzen duen aplikazio bat dugu: aukera ematen du biltegi batean dagoen biomasa-bolumena kalkulatzeko, eta eskala handiko eraikuntza-piezak 3Dn inprimatzeko, material biodegradagarriak erabiliz.

      Horretaz gain, automatizatu egin da aerosorgailuen palak lixatzea, autobus-panelak 90 gradu biratu eta manipulatzea eta bertikalean desplazamendu handiak eginda piezak makinetan kargatu eta deskargatzea.

      Azkenik, itsas hondoa garbitzeko kable-robot bat daukan plataforma bat sartu da, zaborra kentzeko ahalik eta inpaktu ekologiko txikienarekin.

      Kable-robotika eta manufaktura adimenduna

      Berrikuntza horiek aurrerapen erabakigarria dira manufaktura adimendunerako, eta industriako erabilera askotan efizientzia, segurtasuna eta zehaztasuna hobetzen duten soluzio automatizatuak eskaintzen dituzte.

      Zinematika paraleloko kable-robotak soluzio efiziente eta errentagarria dira manipulazio-, mihiztatze-, ikuskatze- eta mantentze-lanetarako, hainbat sektoretan, hala nola ontzigintzan, energia berriztagarrian, aeronautikan, industria nuklearrean, ingeniaritza zibilean eta logistikan.

      • Robot horiek malguak eta moldakorrak izateagatik nabarmentzen dira; sei askatasun-gradu erabil ditzakete; erraz instalatzen dira egituretan aldaketa handirik egin gabe, eta mantentze-lan txikia eskatzen dute.
      • Kable-robotek mugimendu zehatzak egiteko aukera ematen dute, eta pieza handiak ekoizteko, eremu erradioaktiboak ikuskatzeko eta 3Dn inprimatzeko erabiltzen dira. Robot horiek osagai hauek dituzte: dibidietak, kableak, poleak, plataforma mugikor bat eta kontrolagailu bat.
      • Honako aplikazio hauek dituzte, besteak beste: pieza handiak manipulatu eta mihiztatzea, pieza handien gaineko eragiketak automatizatzea, logistika-eragiketa azkarrak, espazio handiak ikuskatu eta mantentzea, gainazal handiak pintatu eta soldatzea, eta fatxadak garbitu eta eraikitzea.