"TECNALIAk zenbait osagai garatu ditu; adibidez, eserleku bakarreko ibilgailuen muturra"
Tecnun eRacingen eserleku bakarreko auto elektriko berriaren aurkezpenean parte hartu du TECNALIAk Reale Arenan
Nafarroako Unibertsitateko Tecnun eRacing unibertsitate-taldeak lehiaketarako ibilgailu elektriko berria aurkeztu du Reale Arenan egin den “RolloutTer25” ekitaldian. Eduard Bellvertek ekitaldiko mahai-inguru teknikoetako batean parte hartu du kolaboratzaile aktibo gisa TECNALIA ordezkatuz.
Beste mugarri bat izan da TECNALIAren eta Tecnun eRacingen arteko lankidetza-hitzarmenarentzat. Hitzarmen horren bidez, ingeniari gazteen prestakuntza sustatzen da, ezagutza transferituz arlo giltzarrietan: diseinuan eta material konposatuen fabrikazio-prozesuetan, adibidez.
Elkarlan horri esker, taldeak ibilgailuaren zenbait osagai garatu ditu; eserleku bakarreko ibilgailuen muturra, adibidez. Horretarako, puntako industria-sektoreetan ere erabiltzen diren soluzio aurreratuak erabili dira.
Gazteen talentua, mugikortasun jasangarria eta garapen teknologikoa, inpaktu sozial eta ekonomikoarekin
Laguntza teknikoaz gain, lankidetza horri esker, ikasleek bertatik bertara ezagut ditzakete TECNALIAk lantzen dituen beste ikerketa-lerro eta teknologia berri batzuk. Hala, berrikuntza sustatzen da unibertsitate ingurutik, eta benetako eragina sortzen da eskualdeko ekosisteman.
Horrelako ekimenek sendotu egiten dute gazteen talentuarekin, mugikortasun jasangarriarekin eta gizartean eta ekonomian eragina duen garapen teknologikoarekin dugun konpromisoa, bai eskualde mailan, bai nazio mailan.