"DPZen biki digitalen metodologiak lantzen ari gara, haien operazioak eta mantentze-lan prediktiboa optimizatze aldera"
TECNALIAk DATIA ekimenean parte hartuko du, datu-zentroen eraginkortasuna eta jasangarritasuna optimizatzeko soluzioak garatzeko, ekonomia digitalaren oinarriak baitira.
Datu-zentroak (DPZ) ekonomia digitalaren muina dira, baina energia- eta ingurumen-inpaktu handia dute. Erronka global horri erantzuteko sortu zenDATIA. Eraginkortasunean, malgutasunean eta konektibitatean oinarritutako eredu berri bat proposatzen du, kontsumoak murrizteko, emisioak minimizatzeko eta trantsizio energetikorantz aurrera egiteko.
Eragina duten teknologiak
Ekimenean, azpiegitura digitalen kudeaketa eraldatzen duten soluzio aurreratuak garatuko dira:
- Adimen artifiziala, mantentze-lan prediktiborako eta energiaren kudeaketa autonomorako.
- Biki digitalak, datu-zentroen portaera denbora errealean simulatzeko eta doitzeko.
- Blockchain edo bloke-kateak, energiaren trazabilitatea eta emisioen gardentasuna bermatzeko.
- Bizi-zikloa aztertzeko metodologiak (LCA) eta ekodiseinua, lehenengo fasetik ingurumen-inpaktua murrizteko.
Biki digitalak, mantentze-lan prediktiboak eta ingurumenaren karakterizazioa
TECNALIAn, DPZen biki digitalak garatzeko metodologietan lan egiten dugu, DPZ baten elementuen funtsezko informazioa (energiari, segurtasunari eta mantentze-lanei dagokiena, batez ere) egituratzen duten datu-eskemak eta ontologiak definituz. Lan hau benetako azterketa-kasu batean aplikatzen da, haren BIM eredua oinarri gisa erabiliz, eta simulazio-datuak integratuz eraikinaren irudikapen dinamiko bat lortzea da helburuabila.
Bestalde, eragiketa optimizatzeko eta mantentze-lan prediktiboak egiteko moduluak garatzen ari gara. Hor sartzen dira, batetik, ekoizpen fotovoltaikoa eta baterien portaera iragartzeko ereduak, eta, bestetik, HVAC eta sistema fotovoltaikoetan anomaliak detektatzeko, diagnostikoak eta prognosia egiteko eta mantentze-lanetan laguntzeko ereduak.
Halaber, DPZaren eta haren deskarbonizazio-teknologien ingurumen-karakterizazioa egiten laguntzen ari gara, ingurumen-biki digital bat eraikitze aldera.
Inpaktua eta etorkizuneko proiekzioa
Hiru urtez, erreferentziazko arkitektura bat garatu eta baliozkotuko dugu, eta industrian, eraikuntzan, administrazio publikoan eta beste sektore batzuetan erreplikatu ahal izango da. Hala, Europako digitalizazio berdeko estrategiekin bat datozen datu-espazio jasangarri eta eraginkorren eraikuntzako erreferentzia gisa finkatu nahi du ekimenak.
DATIA ekimena Europako Batasunak eta Madrilgo Erkidegoak finantzatzen dute. Cobra Solutions erakundeak koordinatzen du, eta erakunde hauek osatzen dute, besteak beste: Future Space, PQC, MYTRA, Global Factor, CEP Energía, iCommunity, IMDEA Software Institute, TECNALIA, Alcaláko Unibertsitatea eta Secartys.
