Berria

TERNUA GROUP-ekin lankidetzan dihardugu, haren I+G+Ba indartzeko

2017ko urriaren 25a

Lankidetza-hitzarmen bat sinatu berri dugu

TERNUA GROUP Estatuko aire libreko kiroleko talde handiena da; haren kapitala % 100 nazionala da, eta Arrasaten du egoitza. Haren I+Gko zuzendari Eduardo Uribesalgoren hitzetan: “Ekimen honen helburua martxan diren proiektuen garapen-prozesua bizkortzea da, aukera berriei atea zabaltzea, eta orobat TERNUA GROUPen ekosistema hedatzea I+G+Bari dagokionez”.

Kirol-talde honen marka komertzialak TERNUA, LORPEN eta ASTORE dira, eta bere ardatz estrategikoetako bat da, besteak beste, bere teknologiaren garapena bultzatzea, zeinak berrikuntza jasangarriaren kontzeptua baitu oinarri. Teknologia hori material aurreratu berriak bilatzeko eta bere produktuak diseinatu eta ekoizteko erabiltzen du, eta enpresaren motor nagusietako bat da.

Alde horretatik, TECNALIAk bere eskarmentua ekarriko dio TERNUA GROUPi, eta enpresaren barruko taldeari lagundu egingo dio talde hori lantzen ari den berrikuntza-proiektuak garatzen.

 “TECNALIA bezalako aliatu batekin bat egitea erabaki dugu, TERNUA GROUPeko I+G saila egiten ari den lan eskergari modu egituratu eta eraginkorrean erantzun ahal izateko. Bazkide teknologiko berri honekin lankidetzan jardunez, berrikuntzaren alorrean ditugun erronkei zalutasun handiagoz erantzun ahal izango diegu", nabarmendu zuen Uribesalgok lankidetza-hitzarmenaren aurkezpenean.