Berria

    Tresna berri batek sare elektrikoaren plangintzan integratuko ditu metaketa eta eskariaren kudeaketa

    2020ko ekainaren 24a

    FlexPlan ikerketa-ekimenak sistemaren plangintzan malgutasun-baliabide berriak sartzearen ondorioz sortutako aukerak aprobetxatzen ditu

    Gure adituak aurreprozesatze-tresna baten garapenean parte hartzen ari dira. Tresna horrek malgutasunarekin, metaketarekin eta eskarien kudeaketarekin lotutako baliabide gutxi batzuk eskaintzen ditu, sarea planifikatzeko tresnarako sarrera gisa. Aurreprozesadoreak, gainera, sare elektrikoko nodo egokienak hautatzen ditu baliabide malguak instalatu edo aktibatzeko. Horrekin guztiarekin, aukera ematen du energia banatuko teknologiak sarearen planifikazio-prozesuan sartzeko, ohiko prozeduretarako aurrerapen gisa.

    FlexPlanek alternatiba bat proposatzen du sareko elementu berriak eraikitzea (adibidez, garraio-lineak) ez dadin izan sarea zabaltzeko bide bakarra. 2030-2050 aldian Europan eskualde-mailan egingo diren sei kasuren bidez frogatuko da haren aplikagarritasuna: Iberiar penintsulako eskualde-azterketaren ardura gurea da.

    Garraio- eta banaketa-sistemen operadoreen (TSO eta DSO) erregulatzaileentzako eta plangintza-sailetarako jarraibideak formulatzea ere aurreikusten du ekimenak. 

     

    esquema-flexplan

     

    Informazio gehiago 

     

       

      logo-flexplan 
                  EU-Flag

      Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 691405 zenbakiko diru-laguntzaren bidez..