Ulertzen, laguntzen eta eraldatzen du robotika berriak.

    2026ko apirilaren 14a

    European Robotics Forum

    "Robotika gizatiarrago, malguago eta jasangarriago baterantz goaz, industriari benetako balioa emateko"

    Erronka berriei erantzuteko garatzen den robotika

    Robotika etapa berri batean sartzen ari da, eta, bertan, ingurunea ulertzea, pertsonekin batera lan egitea eta zeregin konplexuetara egokitzea automatizazioa bezain garrantzitsua da.

    European Robotics Forum (ERF) 2026 kongresuak sektoreko aurrerapen garrantzitsuenak bildu ditu, eta ikerketa aplikatuaren eta transferentzia teknologikoaren balioa azpimarratu du, benetako eraldaketarako motorra baita.

    TECNALIAk erakutsi du robotika adimentsuago eta kolaboratiboago batek eragin nabaria izan dezakeela askotariko industria eta balio-kateetan, eta garapen batzuk aurkeztu ditu arlo hauetan: gizakien eta roboten arteko interakzioa, robotika malgua, nekazaritzako automatizazioa eta jasangarritasuna.

    Gizakien eta roboten arteko interakzioa eta nekazaritzako robotika.

    Leire Bastida lankideak gizakien eta roboten lankidetzari buruzko workshop bat gidatu du, eta Pablo Malvidorekin batera (Tampereko Unibertsitatea) beste saio batean parte hartu du, AgRimate proiektuaren aurrerapenak aurkezteko.

    Hitzaldian erakutsi dutenez, robotikak, adimen artifizialak eta manipulazio-teknika berriek mahastietako inausketa-lanakautomatizatzeko aukera ematen dute. Langileari laguntza ematen diote eta, hala, ingurune konplexuetan doitasuna hobetzen da. Testuingurua ulertzen eta pertsonei laguntzen dienrobotika baten adibide garbia da.

    Robotika malgua eta Physical AI

    Urko Esnaolak pertsonak ardatz dituzten ekoizpen-sistemetarako robotika malguan eta physical AIren aplikazioan egin diren aurrerapenak aurkeztu ditu. Nabarmendu duenez, teknologia horiek aukera ematen dute soluzio egokitzaileago, seguruago eta eraginkorragoen bidez ekiteko industria-lan konplexuei, eta gai diraetengabe aldatzen ari diren ingurune errealetara zehazki egokitzeko.
    Ekoizteko modua egokitzen, laguntzen eta eraldatzen duen robotika.

    Bultzada robotikako talentu berriei

    Gainera, Jon Agirre Ibarbiak Renaud Champion Workshop & Award antolatzen lagundu du, eta robotikan eta automatizazioan duten potentzialagatik nabarmendu diren bost startup aukeratzen parte hartu du.

    Edizio honek berrikuntzaren ekosistema zabaltzea eta ekintzailetza teknologikoa bultzatzea du helburu.

    Robotika jasangarri baterako teknologia

    Jasangarritasunaren arloan, Damien Sallék TECNALIAk Robotics for Sustainabilityrako duen estrategia aurkeztu du; besteak beste, AA eta robot bidezko sailkapena, birmanufakturarako robotika eta fabrikazio aditibo bidezko konponketa.

    Haren lanak Sustainability Leadership in Robotics saria jaso du RecyStream soluzioagatik. Soluzio hori hondakinen sailkapen adimendunera eta teknologia robotikoen bidezko prozesu zirkularren sustapenera bideratuta dago.

    Sektore osoak eraldatzeko prestatutako robotika

    ERF 2026n parte-hartzeak erakusten du TECNALIAk konpromisoa duela ingurunea ulertzen duen, pertsonei laguntzen dien eta prozesuak eraldatzen dituen robotikarekin, eta benetako inpaktua sortzen duela landa-eremutik industriaraino.