Berria

ZEUKO enpresarekin batera, portuko STS motako garabien pitzadurak eta hutsegiteak iragartzeko soluzio bat lantzen ari gara

2021ko martxoaren 5a
Zeuko y TECNALIA mantenimiento predictivo grúas STS

Mantentze-lan prediktiboen bidez bidez, istripu-arriskua murrizten dugu eta efizientzia handiagoa lortzen. 

Zeuko enpresa portuko garabietan, industria-garabietan, jasotze-sistemetan eta makina berezietan espezializatuta dago, eta, TECNALIArekin batera, soluzio bat garatzen ari da portuko STS motako garabien pitzadurak eta egitura-hutsegiteak detektatzeko, monitorizatzeko eta iragartzeko.

Proiektua mantentze-lan prediktibora bideratuta dago, eta pertsonen eta garabiak dabiltzan ingurune osoaren segurtasuna areagotzen du, egituren nekeak eragindako istripu-arriskua murriztuz eta aldizkako ikuskapenen beharrak minimizatuz. Hala, aktibo horien efizientzia areagotzea ere lortzen du, mantentze-lan prediktiboaren bidez aktiboen erabilgarritasuna hobetzen baita, planifikatu gabeko hutsegiteek eragindako kostuak ekiditen, eta aktiboen iraupena luzatzen.

Portuetan edukiontziak kargatzeko eta deskargatzeko erabiltzen diren garabi horiek gero eta baldintza zorrotzagoetan lan egin behar dute, eta oraindik ebazteko duten behar bati erantzun nahi dio Zeukok. Baldintza zorrotzetan lan egiteaz gain, bizitza luzea dute, eta lan errepikakorrak egiten dituzte; horrek guztiak sortzen duen nekeak, egituran eta barne-osagaietan zabaldu ahala, gero eta hutsegite gehiago eragiten ditu.

Egitura horietan kalteak hauteman eta prebenitzeko mantentze-lan prediktiboko tresna bat sortzeko, zeinak prototipo baten bidez baliozkotuko bailuke egitura horiek operazio-ingurune adierazgarrietan duten efikazia, egituren osasun-egoera ezagutzea bilatzen dugu.

Monitorizazio-teknologiak eta diagnosi- eta prognosi-zerbitzuak

Soluzioa bi ataletan banatzen da. Batetik, garabia dagoen tokian bertan dauden elementuak, datuak bildu, adimen artifizialaren bidez prozesatu eta bidaltzeko. Eta, bestetik, ingurune birtual bat, informazio guztiaren tratamendua egiteko; ingurune horretan txertatuko dira hutsegiteen prognosi- eta diagnosi-zerbitzuak ere.

Garapen teknikoan, hutsegiteak lokalizatzeko monitorizazio-teknologia batzuk aztertuko dira, eta metodologia zehaztuko; gune kritikoak eta sentsoreen kokapena hautatuko dugu eta egitura-hutsegiteen moduak zehaztuko. Bildutako datuei ikaste automatikoko teknologiak aplikatuko dizkiegu, hutsegiteak detektatzeko eta iragartzeko gai diren diagnosi- eta prognosi-zerbitzuak garatzeko, eta garapen guztiak mantentze-lan prediktiboko plataforma batean sartuko ditugu.

TECNALIAren gaitasun teknologiko guztia eta industriaren esparruko prozesuen berrikuntzari buruzko ezagutza guztia emango diogu proiektuari, zeinak funtsezkoak baitira proiektuaren alde kontzeptualerako eta soluzioaren arkitekturarako.

Informazio gehiago

Zeukoko lantaldeak halako egituretan duen espezializazioa ekarriko dio proiektu honi, baita portuko garabietan duen esperientzia luzea ere. Monitorizatzea komeni diren guneak identifikatzeko analisi-metodologia bat ezarriko du probabilitatearekin, detektagarritasunarekin eta hutsegiteen larritasunarekin lotutako hainbat faktore deskonposatu eta horren emaitzan oinarrituta.

Oso asmo handiko erronka da portuko STS motako edo ontzioletako garabien mantentze-lan prediktiborako tresna hori garatzea. Xehe aztertu behar dira egiturak, eta konbinatu egin behar dira instrumentazio-teknologiak, analitika aurreratua, adimen artifizialean oinarritzen diren ereduak eta software-moduluak.

Soluzio berri horri esker, merkatuko beharrei erantzun ahal izango die Zeukok, eta negozioa sustatuko eta nazioartekotzea sendotuko duen mantentze-lanen lerro espezifiko berri bat sortu.